TRAFIKO OHARRA: Zaldibiko festak 2026
Hastear dauden herriko jaiak direla eta, hauek iraun bitartean, herriguneko ibilgailuen joan etorrian eta aparkalekuetan eragingo duten zenbait neurri hartu dira. Jarraian dituzue ikusgai.
BIDE MOZKETAK:
EREMUA:
- GURE AMETSAtik SANTA FE 45era (Mariaundi)
EGUNAK eta ORDUAK:
- URRIAK 1 OSTEGUNA 16:00etatik, URRIAK 4 IGANDEA gaueko 21:00ak arte.
- URRIAK 9 OSTIRALA 18:00etatik, URRIAK 11 IGANDEA goizeko 08:00ak arte.
APARKALEKUAK:
- Eskolako aparkalekuaren eremu bat barrakentzat izango denez, urriaren 11ra arte IGANDEA, barrakentzako zehaztutako eremuan ezingo da ibilgailurik aparkatu.
- Garajeak dituzten herritarrei ibilgailuak bertan sartzeko deia egiten zaizue festa egunetan.
- Bide mozketa eremuan IBIa edota PASABIDE BAIMENA duten garajeak dituzten bizilagunek kontrako norantzan sartu ahal izango dute bertaraino, Mariaundinetik.
GARRAIO PUBLIKOA:
Trafiko mozketako orduetan autobusak Mendiondoko rotondara iritsi eta bertatik aterako dira.