Txikienentzako Porrusalda erromeria, ekainaren 24an

Norentzat? HH 2 urtetik LH 2. maila bitarteko haurrentzat. Haurrak beren ardura duen norbaitekin etorri beharko dira, eta berekin egongo dira ekintzan zehar ere. Noiz? Ekainaren 24an, osteguna, arratsaldeko 17:00etan. Non? Olaldeko parkean. Izena emateko lekua eta epea? Ekainaren 21era arte, astelehena, Kultur etxean edo albiste honen barruan ikusiko duzuen formularioa beteta.

Porrusalda erromeriarako izen-ematea

Jarraian duzuen formularioan, haurrarenaz gain arduradunaren izena ere eman behar duzue. Mesedez, aforo kontuak tarteko, eskertuko genuke izena ematen duzuenok hutsik ez egitea.