UDA BIZIA! Urpekakariak bertso antzerkia

Zaldibian, UDAL BIZIA! egitarauaren baitan, Parke botanikoan 11etan LH 3.mailatik 6.maila bitartekoentzat eta DBH 1. eta 2. mailakoentzat zuzenduriko ikuskizuna.

Galtzerdi eta Leotardo igerilekuan topo egin duten lagun bi dira. Ur bazterrean erdi gogaituta daudela, bihurrikeria bat  otuko zaie: zergatik ez hondoko tapoia aurkitu eta igerilekua hustu? Eskura dauzkaten gauzekin urperatzeko jantzia prestatu eta isurbidearen bila abiatuko dira beraiek zelatatzen ari den sorosle petralaren begiradapean. Murgilaldian zehar etengabe egingo dute topo beren gorputzekin; bakoitzak berearekin nola, lagunarenarekin edo igerilekuko gainontzeko erabiltzaileenekin: umeak, helduak, adinduak, aniztasun funtzionala duten igerilariak... Askotariko sentsazioak izango dituzte (arintasuna, itomena, plazera, hozkirria...) eta lantzean gogoeta txiki bat egiteko aukera emango die sentitu eta ikusten ari diren guztiak.

LOTURA: Zaldibia, UDA BIZIA! Haur eta gaztetxoentzako egitarau osoa.