Udal liburutegia irekita egongo da uztailaren 30era arte, aurrez txanda hartu beharrik gabe

Goizeko ordutegian egongo da zabalik, 9:00etatik 15:00etara. Derrigorrezkoa da sartu aurretik maskarilla jartzea eta sarrerako aparagailuan eskuak garbitzea. Irakurleek ezingo dituzte apaletako liburuak ukitu, baina bai liburuak etxera eraman edo etxean dituztenak itzuli. Ordenagailuak erabilgarri daude, eta liburutegiko mahaietan launa pertsona eser daitezke gehienez. Zalantzarik izanez gero, deitu 943160338 zenbakira.