Xalbador Garmendiari gorazarre ekitaldia

Xalbador Garmendia iazko azaroan hil bazen ere, zaldibitar eta anoetarrek elkar hartu eta gorazarre ekitaldia egingo diote datorren larunbatean, urriaren 12an, iluntzeko 18:00etan Anoetako Plazan. Bertan izango dira txistulari, joaldun, abesbatza eta musikariak, besteak beste. Atxikita duzue Xalbadorren bizitzari buruzko diptikoa.