Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk, eta dagoeneko ireki da izena emateko epea. Martxoaren 31 arte izango da zabalik. Aurten, 2008 eta 2011 urteen artean jaiotako gazteek izango dute udalekuetan parte hartzeko aukera.
Aurten, 2008 eta 2011 urteen artean jaiotako gazteek izango dute udalekuetan parte hartzeko aukera.
Bi txanda izango dira, udaren hasieran: ekainaren 23tik uztailaren 1era, eta uztailaren 3tik 11ra. Azken urteetan bezala, ibiltaria izango da ekimena: Markina-Xemeinen hasi eta, Aulesti eta Berriatua zeharkatu ondoren, Ondarroara iritsiko dira gazteak.
Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da udalekuen helburua, hezkuntza arautuaren mugetatik kanpo, gazteen aisialdian ere eragin nahian.
Aurtengo udalekuei buruzko informazio guztia eta izena emateko galdetegia labur.eus/salto2026 helbidean.