Zaldibiako Erroten ondarearen inguruan urrats berriak aurten

Iaz burututako ekintzei jarraipena emango zaie aurten ere. Urtean bi alditan Kanpaingo Errota martxan jarri eta ate irekiak antolatuko dira. Lehena maiatzean izango da, Gipuzkoako Erroten Eguna ekimenarekin bigarrenez bat egingo delarik. Gainera, ikus-entzunezko bat ekoitziko da ordurako Labrit Ondarea taldearen laguntzarekin, herriko erroten ibilbidea eta historia jasoz. Lanketa honen oinarria auzolana izanik, orain artean inplikatutako herritarrekin lan saioa egingo da ostiral honetan, 16:30ean Udaletxe azpiko Herri Aretoan eta bertan izango dira Labrit Ondarekoak ere. Deialdia irekita dago aurtengo ekimenak ezagutu eta bere ekarpena egiteko prest dauden herritar guztientzat.