Zaldibiako musika eskolan 2023/2024 ikasturterako ikasle berriek izena emateko epea zabalik

2023-2024ko ikasturtean Musika eskolan hasi nahi izanez gero, maiatzaren 12ra arteko epea dago izena emateko. Horretarako, Karreane kultur etxean izango duzue eskuragarri matrikula-orria. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 12:30etik 19:30era. Informaziorako telefonoak: 943160338 eta 676531079.

 

Hainbat instrumentu jotzen ikasteko aukera eskaintzen du Musika Eskolak: Bateria (perkusioa), biolina, biolontxeloa, gitarra, klarinetea, panderoa, perkusioa, pianoa, saxofoia, trikitixa, tronpeta, tronboia, txistua eta zeharkako-txirula.

 

2023-2024ko ikasturtean Musika eskolan hasi nahi izanez gero:

IZENA EMATEKO EPEA:  maiatzaren 12a.

LEKUA: Karreane kultur etxean izango duzue eskuragarri matrikula-orria. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 12:30etik 19:30era. Telefonoak: 943160338 eta 676531079. Informazio osoa eta zalantzak argitzea ere bertan.