Zaldibiako parte-hartze prozesua martxan da

Atzo egin zen aurkezpen batzarra eta hurrengo astean hasiko da bileren lehen fasea

Martxan da gure herri-gunea nola antolatu nahi dugun erabakitzeko parte-hartze prozesua.

Atzo, osteguna, hilak 27, Herri Antzokian aurkeztu ziren prozesuaren nondik norakoak. Bertan 50 lagun inguru bildu zirelarik.

Datorren astean hasiko da batzarren lehen fasea. Hiru batzarretan gai berdinak landuko diren arren, parte-hartzea erraztu nahian, taldeak banatzea erabaki da.

Honako egunetan izango dira batzarrak:

  • Astelehena, martxoak 31: Beti Gazte Elkartea + edozein herritar
  • Asteartea, apirilak 1:? Herriko taldeak + edozein herritar
  • Osteguna, apirilak 3: Eskolako Guraso Elkartea + edozein herritar

Bilera ordua 18:30etatik 20:30etara izango da eta Herri Antzokian izango dira bilera guztiak.

Bilera guztiak herritar guztiei irekiak daude. Beraz, animatu eta parte hartu!