Zaldibian, Udaberria loretan! Ekaineko agenda

Zaldibiako Udalak, 2021eko ekainerako herrian antolatu diren ikuskizun eta ekimenen agenda osatu du. Azken txanpan da udaberria eta ate joka dugu udara. Ekitaldi, ikuskizun, Izen emate eta sarreren inguruko informazioa hemen duzue.

2021 Zaldibian, Udaberria loretan! EKAINEKO AGENDA

  • EKAINAren 3a, OSTEGUNA:  BERTSO ESKOLAREN EMANALDIA, 18:00etan Plazan
    • Goierriko Bertsozale Elkarteak bi talde ditu Zaldibiko Bertso Eskolan, guztira 10 kiderekin. Ikasturtean zehar egindako lana erakutsiko dute plazan eskainiko den saioan. Ikusi eta gozatu ahal izateko nahikoa izango da plazara bertaratu eta antolakuntzaren azalpenak jarraitzea. 

 

  • EKAINAren 4a, OSTIRALA: MUSIKA ESKOLAKO IKASLEEN EMANALDIA, 18:30ean Resti Pilotalekuan
    • Zaldibiako Musika Eskolan Hizkuntza Musikala eta instrumentuak ikasten diharduten herritarrek, emanaldia eskainiko dute. Resti Pilotalekura bertaratzea nahikoa izango da emanaldia ikusteko. 

 

  • EKAINAren 5a, LARUNBATA: SEGA EKITALDIA eta HEZURBELTZAK TALDEAREN KONTZERTUA
    • 16:00etan, Euskal Herriko nazioarteko erako Sega Ligako ekitaldia egingo da Irastortza (Iortza) baserriko zelaietan, Almitza Sega Elkartearen eskutik. 
    • 18:30ean, HEZURBELTZAK taldeak kontzertua eskainiko du Resti Pilotalekuan. 

 

  • EKAINAren 6a, IGANDEA: IZTUETA DANTZA TALDEAren emanaldia 17:30ean Restin 
    • Iazko urte amaieran ekin ahal izan zion bere entsegu jardunari Iztueta Dantza Taldeak. Ezohiko antolakuntzarekin eta Dantzari Txiki edo festetako plazak galduta, kurtsoan zehar izan duten emanaldi bakarra izango da hau. 

 

  • EKAINAren 9a, ASTEAZKENA: HEZIKETA PAREKIDE BATEN OINARRIZKO TREBAKUNTZA  Emagin Elkartearen eskutik 17:30etik 19:00etara Antzokian.
    • Heziketa ardura edo erreferente den edonori zuzenduriko ikastaroa. IZEN EMATEA HEMEN edo Karreane kultur etxean.

 

  • EKAINAren 10a, OSTEGUNA: IRAKURLE TALDEA "Muskuiluak afaltzeko" liburuaren solasaldia 19:00etan Olaldeko parkean
    • Zapiak Bat elkarteak antolatu eta sustaturiko irakurle taldea. Informazio gehiago hemen.

 

  • EKAINAren 11a, OSTIRALA: ZALDIBI, GAZTETXOEN KABI! prozesuak eman duenaren elkarbanatzea. Antzokian.
    • Bi saio burutuko dira, 17:30ean gaztetxoen saioa eta  18:30ean familien saioa. 

 

  • ATZERATUA, DATA BERRIA EKAINAren 29a,  ASTEARTEA: BALDIN BADA KALE ZIRKOAren ikuskizuna 19:00etan plazako Toki Alai pilotalekuan.
    • Ikusi eta gozatu ahal izateko nahikoa izango da plazara bertaratu eta antolakuntzaren azalpenak jarraitzea. 

 

 

  • EKAINAren 21a, ASTELEHENA: KIMIKARIN tailerra arratsaldeko 16:00etan Resti pilotalekuan.
    • Saio hau LH3tik LH6ra bitarteko gaztetxoentzat bideraturik dago. Aforoa beteko balitz bigarren saio bat antolatuko litzateke hurrengo egunean. IZEN EMATEA Karreane kultur etxean.

 

  • EKAINAren 23a, ASTEAZKENA: ALAMARTXO SUA TXIKIENENTZAT arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara PLAZAn.
    • Alamartxoaren eta udarako solstizioaren erreferentziari eutsi nahian eta egungo osasun egoera kontutan hartuz, Alamartxo txiki bat antolatuko da herriko txikienentzako plazan. Bertaratzen direnei antolakuntzako lagunen irizpideak betetzea eskatzen zaie.
    • Osasun egoera kontutan izanaz, Zaldibiako Udalak ez du egun honetarako bestelako ekimen edo ikuskizunik ez antolatu ez eta sustatuko.

 

  • EKAINAren 24a, OSTEGUNA: MIRUren PORRUSALDA ERROMERIA arratsaldeko 17:00etan OLALDEKO PARKEAn.
    • Saio hau HH2tik LH2ra bitarteko gaztetxoentzat bideraturik dago. IZEN EMATEA Karreane kultur etxean.

 

  • EKAINAren 26a, LARUNBATA: ERREKA GARBIKETA Zaldibia Zero Zaborren eskutik.
    • Goizean zehar burutuko da ekimena eta xehetasunak aurrerago plazaratuko dituzte.

 

  • EKAINAren 28a, ASTELEHENA: LGTBI+ ASKAPENAREN NAZIOARTEKO EGUNA