2021erako erronka proposamenak aurkeztu ditu Udalak herri batzarrean

Zaldibiako Udalak arloz arloko 2020aren balorazioa eta 2021. urteari begirako erronkak proposatu ditu urteko lehen herri batzarrean, Erronka hauei loturiko aurrekontu proposamena aurkeztu zuen atzo Antzokian. Bileran 30 lagun inguruk parte hartu zuten, erdiak telematikoki, eta hemen duzue batzarreko grabazioa ikusgai.

Urtero bezala, aurreko urtearen balantzea egin eta datorrenari begira jartzeko udal herri batzarra burutu zen atzo. Udaleko arlo ezberdinen ardura duten ordezkariek arloz arloko errepasoa egin eta 2021era begirako erronka aurreikuspenak azaldu zituzten, hauek aurerra eramateko udal gobernuak  proposatzen dituen aurrekontu lerro nabarmenenak ere aipatuz. 

Udal batzorde eta lan-arloetan parte hartzeko deia luzatu zitzaien herritarrei batzarrean, bertan mamitzen baitira erronka hauek guztiak. Aldi berean, aurrekontuak onartzeko prozedura azaldu zen. Herri batzarra egin eta Batzorde informatzailean EAJ-PNV udal taldearen ekarpenak jaso eta aztertu ondoren, otsail hasieran burutu asmo den Osoko Bilkuran emango zaie behin-behineko onarpena. GAOn argitaratu eta jendaurreko epea bete ondoren sartuko lirateke indarrean. 

Udal herri batzarreko grabazioa ikusteko sakatu HEMEN eta atxikita duzue bertan erabili zen aurkezpena.