Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako NEURRI BERRIAK plazaratu ditu Jaurlaritzak

Iñigo Urkullu lehendakariak atzo Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak aurreratu zituen. Gaur plazaratu dira aldizkari ofizialean. Hemen duzue informazio guztia.

2020/11/06 NEURRIEN EGUNERAKETA

  1. Gaueko ordutegian pertsonen ZIRKULAZIO-ASKATASUNAREN MUGA 22:00etatik 06:00etara izango da.
  2. MASKARAK ERABILTZEKO DERRIGORTASUNA.

Sei urtetik gorako pertsonek nahitaez erabili beharko dute maskara, pertsonen arteko distan­tzia edozein dela ere, bai bide publikoan eta aire zabaleko espazioetan daudenean, bai erabilera publikoko espazio itxietan daudenean edo jendearentzat irekita daudenean, bai espazio berean beste pertsona batzuekin elkartu ahal direnean.

Lantokietan nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea. Betebehar hori ez da eskatuko lan-tipolo­gia edo -baldintza bereziak kontuan hartuta, laneko osasun-zerbitzuek ez erabiltzea gomendatzen duten kasuetan. Nolanahi ere, 1,5 metroko segurtasun-distantzia gorde beharko da

  1. ESTABLEZIMENDUAK, INSTALAZIOAK ETA LOKALAK.

Merkataritza-establezimendu guztiek –farmaziek eta erregaien txikizkako banaketa-zerbitzugu­neek izan ezik– dagokien araudiaren arabera itxi beharko dute, gehienez ere 21:00etan.

  1. KULTU-LEKUAK.

Kultu-aretoetara joateak ezin izango du edukieraren % 35 gainditu, eta, nolanahi ere, erabil­tzaileen arteko 1,5 metroko distantzia bete beharko da. Gehieneko edukiera kultu-aretoan jarri beharko da, ikusteko moduko lekuan.

  1. OSTALARITZAKO LOKALAK ETA ZERBITZUAK, JATETXEAK, TXOKOAK ETA ELKARTE GASTRONOMIKOAK.

Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuen erabateko itxiera ezartzen da, hoteletako eta ostatu hartuta dauden bezeroen zerbitzurako beste ostatu batzuetako jantokietan izan ezik. Etxez etxeko otorduak prestatu eta zerbitzatu ahal izango dira, edo bertan jasotzeko aldez aurretik hitzordua eskatuta, 21:00ak arte.

Itxieratik salbuetsita geratzen dira gasolindegietako eta zerbitzuguneetako jatetxe-zerbi­tzuak errepidez zirkulatzen ari diren pertsonentzat, osasun-zentro eta -zerbitzuetakoak, zerbitzu sozio-sanitarioetakoak, eskola-, lan- eta unibertsitate-egoitzetako jantokiak eta izaera sozialeko jantoki-zerbitzuak.

Kafetegi-zerbitzua modu osagarrian eskaintzen duten okindegi-gozotegi moduko establezimen­duek ezin izango dute zerbitzu hori eskaini, eramateko izan ezik.

  1. KULTURA-JARDUERA ETA -IKUSKIZUNAK.

Jarduera edo ekitaldi kultural edo sozialik ezingo da 21:00ak baino beranduago amaitu. Ber­tan behera geratzen dira musika- eta ahots-izaerako edo dantza-izaerako entsegu eta emanaldi kolektibo ez-profesionalak, musikako graduko ikasketen edo baliokideen prestakuntza arautuari dagozkionak izan ezik. Debekatuta dago gozokiak, freskagarriak edo antzekoak saltzea eta kon­tsumitzea horrelako jarduerekin lotutako instalazioetan.

7. KIROL-INSTALAZIOAK ETA KIROL-LEHIAKETAK, -EKITALDIAK ETA -IKUSKIZUNAK EGITEA.

Taldeko edozein kirol-jarduera eten egiten da, bai entrenamenduan, bai lehiaketan.

Salbuetsita daude, eta egin daitezke lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak.

Era berean, gimnasio, kirol-talde, igerileku eta kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jar­duerak egin ahal izango dira, eskola-kirola izan ezik, baldin eta maskara erabiliz egiten badira, sei laguneko taldeetan gehienez, eta edukiera ehuneko 40ra mugatuta badago.

Kirol-instalazio mota guztietako aldagelak eta dutxak ixtea erabaki da.

Debekatuta dago jendea kirol-ekitaldietara joatea.

Bakarka edo bizikideekin bakarrik egin ahal izango da kirola. Betiere, igerilekuetan izan ezik, banakako jarduera fisikoa edo kirola maskaraz egin beharko da hiri-inguruneetan.

  1. JOKO ETA APUSTUETARAKO ESTABLEZIMENDUAK ETA LOKALAK.

Joko- eta apustu-establezimenduak eta -lokalak ixtea erabaki da.

  1. EDOZEIN MOTATAKO GARRAIO PUBLIKOA –EAEko hiru lurralde historikoetako bakoitza baino eremu txikiagokoa– irteteko gehieneko ordutegia 22:30 izango da. Debeku horretatik salbuetsita dago taxiz edo gidaridun garraio-ibilgailuz eginiko garraioa.

Dekretu honetan aurreikusitako neurrien jarraipena eta etengabeko ebaluazioa egingo da, gehienez ere 15 eguneko epean, egoera epidemiologikoaren bilakaerara egokitzen direla berma­tzeko. Ondorio horietarako, neurriak luzatu, aldatu edo ondoriorik gabe utzi ahal izango dira.