komunikazioa

Zaldibiako Udala IZARKOMera pasa da, telekomunikazio burujabetzarantz urratsa emanez

Telekomunikazioen oihan globalizatuaren baitan, Euskal Herriko nazio eraikuntza eta burujabetzaren alde lan egiteko sortu zen Izarkom telekomunikazio operadore kooperatiboa. Zaldibiako Udalak gertutik jarraitu du bere ibilbidea eta uztaileko osoko bilkuran aho batez onarturik kooperatibako bazkide erabiltzaile egin da. Abuztutik aurrera udaleko telefono eta internet zerbitzuak Izarkomek ematen ditu eta gainera, aurrezte ekonomikoa eta zerbitzua zabaltzea ere ekarri du herrira. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago

Oharra: erreka

Azken egunetan Amundarain errekan, Eskolako zubiaren eta harrizko zubiaren arteko eremuan, bainatu diren hainbat herritarrek azkura eta azaleko kalteak izan dituztela jakinarazi digute. Eremu hau ez da bainu leku ofizialen barne kokatzen, nahiz eta jende askok hartarako erabili. Horregatik, gogorarazten dugu norberaren ardura dela bertan gerta daitekeena. Ohar honen eta eremuan bertan jarri diren oharren bidez jakitera eman nahi dugu egun hauetan eta eremu horretan eman den egoera, bainatu edo ez erabakitzerako orduan kontuan izateko. 
Gehiago

Zaldibiako informazioa, zure eskura!

Hemen dituzue Zaldibiako Udalak informazioaren zabalpenerako zabalik dituen komunikazio bideen bilduma. Ohiko informazio panelez gain Telegram eta whatshapp kanala ere abian ditugu.
Gehiago

Ataungo eta Zaldibiako Udalen ohar bateratua

Asteburuan Arastortz mendiaren inguruan izandako sutearen harira, hainbat ohar plazaratu ditugu bi udalok herritarrei eskutan izan dugun informazioa helaraziz eta ikusi ditugun gabeziak azpimarratuz, besteak beste. Izan ere, bizitako egoeraren eta ikusitako gabezien aurrean, herritarrei informazioa zintzoki emateko beharra sentitzen dugu. Jarraian adierazpenak:
Gehiago

HIZKUNTZAK ERRAIETAN dokumentalaren aurkezpenak txiki utzi zuen Herri Antzokia

Jatorri anitzetako herritar andana bildu zen HIZKUNTZAK ERRAIETAN dokumentalaren aurkepenera. Lardizabal Herri eskolak, Ausa Gaztelu Guraso Elkarteak, Etxekonekok elkarbizitza Elkarteak, Zaldibiako Udalak eta UEMA-k sustatutako dokumentala hemen duzue ikusgai. Gainera hainbat hizkuntzetan azpititulatua plazaratu da. Hemen dituzue aurkezpeneko irudiak.
Gehiago

Arastortz mendian sortu den sutearen inguruko oharra (II)

Atzo argitaratutako idatziari jarraiki, hona hemen gaurko egunak eman duenari buruzko laburpena. Une honetan foko guztiak kontrolatutzat jo dira, baina zaintza lanak egingo dira gauean. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago

Arastortz mendian sortu den sutearen inguruko oharra

Gaur goizeko 11:00k inguruan bizilagunek jakinarazi dute Arastortz mendiaren inguruan sua zegoela. Gaur arratsaldean momentu zailak bizi izan dira Ataungo hainbat baserri ingurura gerturatu delako sua eta oraindik haizeak eraginda gaua luzea izango da.

Zaldibiako Udalak egoeraren inguruan jasotako informazioa helarazi nahi die herritarrei.
Gehiago

ZAPP aplikazioak eman du berea, tresna berria sortzeari ekin diogu

2018tik abian zegoen Zaldibia APP aplikazioa zaharkiturik geratu zaigu. Webguneen azken eguneraketen ondorioz, ZAPP gutxinaka hainbat funtzionalitate galduz joan da. Jada hasi gara tresna berria prestatzen.
Gehiago

Hizkuntzen kale erabileraren neurketaren emaitzak

Hizkuntza politika egokiak garatzeko, ezinbestekoa da diagnostiko egokiak egitea, errealitatea zein den jakitea. Kaleko erabilera da hizkuntzaren egoerari buruzko adierazle esanguratsuenetako bat eta UEMAk bigarrenez, kide dituen udalerri guztietako hizkuntzen kale erabilera neurtu du. Tartean, baita Zaldibian ere. Jarraian informazio osoa. 
Gehiago

ABERRI EGUNA ospatzeko deialdia

Apirilaren  17an ospatuko den Aberri egunean parte hartzeko deia luzatu du Zaldibiako Udalak eta etxeetako balkoi eta leihoetan Ikurriñak zintzilikatzeko eskatzen die herritarrei.
Gehiago

Mila esker Udalaren inkestan parte hartu duzuen guztioi!

Zaldibiako Udala, Udal zerbitzu, komunikazio eta parte hartzeko bideen inguruko INKESTAren EMAITZAK aztertzen ari da. Momentuz hemen dituzue parte hartzeari buruzko datuak, emaitzak aztertu ondoren plazaratuko da hausnarketa osatuagoa.
Gehiago

A-636 Beasain-Bergara bidesariari lotutako tramiteak egiteko aurrez aurreko zerbitzua

Herritar ugari etorri da Udalera Deskargako bidesaria dela eta tramiteak egiteko laguntza eske. Horregatik, jakinarazi nahi dugu Bidegik emango duen aurrez aurreko zerbitzu ibiltariaren baitan, MARTXOAREN 22an, GOIZEZ eta ARRATSALDEZ, Zaldibian izango direla, Karreane Kultur Etxean. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago

Udal zerbitzu, komunikazio eta parte hartzeko bideen inguruko INKESTA jarri du abian Zaldibiako Udalak

Laister jasoko duzue etxean paperezko euskarrian. Herritar guztiei helarazteko helburuarekin, INKESTA ONLINE betetzeko aukera ere izango da hainbat hizkuntzatan: euskaraz, gazteleraz, arabieraz, errumanieraz eta ingelesez. Inkestak otsailaren 11 baino lehen jaso nahi genituzke beteta, otsail amaierarako emaitzak plazaratzeko moduan izateko.
Gehiago

Udalaren mezua herritarrei

2021eko abenduaren 22an osatutako mezu hau helarazi nahi diegu herritarrei. Pasatutako urteari eta datorrenari begira osatutako urte amaierako mezua.
Gehiago

Smartphoneak eta tabletak erabiltzen ikasteko ikastaroak

Smartphonak eta tabletak erabiltzeko ikastaroak antolatu dira abenduaren 15etik 23ra Karreaneko KZ gunean. Bertan android sistema eragilea erabiltzen irakatsiko da. Izena ematea zabalik karreane kultur etxean.
Gehiago