Asteazkenean, Ohiko Osoko Bilkura

Zaldibiako historian lehen aldiz, Ohiko Osoko Bilkura telematikoa ospatuko da, maiatzaren 13an, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean. Herritarrek bertaratzeko duten eskubideari jarraiki, zuzenean bat egiteko aukera emango da, eta ondoren ere emango da bilkura ikusteko aukera. Jarraian informazio gehiago.

OSOKO BILKURARI BURUZKO INFORMAZIOA:

NOIZ: maiatzak 13, asteazkena

ORDUA: 18:30ean

MOTA: OHIKOA

NON: Telematikoa. Zuzenean bertaratu nahi duenarentzat beherago azalpenak. 

GAIAK:

1.-.2020ko martxoaren 5ean eta 2020ko martxoaren 9an egindako bileren aktak irakurtzea eta bere kasuan, onartzea.

2.-.Azken udalbatza arrunta izan zenetik Alkatetza Dekretuen zerrenda aurkeztea.

3.-.Kreditu aldaketa espedientea: transferentzia motakoa onartzea

4.-. Kreditu aldaketa espedientea: gaikuntza motakoa onartzea

5.-. Covid 19aren krisialdia dela eta Alkatetza honek hartutako erabakien berri ematea.

6.-. 2020ko apirilaren 24ko euri jasaren kalte eta ondorioen berri ematea.

7.-. 2020ko ekitaldiko aurrekontuaren egikaritzari buruzko informazioa ematea.

8.-. Galde erreguak

 

OSOKO BILKURA ZUZENEAN JARRAITU NAHI DUENARENTZAT:

Herritarren eskubidea da Ohiko Osoko Bilkuretara bertaratzeko aukera izatea. Kasu honetan, Udaletxean ordez, telematikoki izango da bilera, baina Udalak bidea jarriko du hala nahi duten herritarrak zuzenean bilkuran egoteko aukera izan dezaten.

Horretarako, hala nahi duten herritarrek alkatetza@zaldibia.eus helbidera idatzi behar dute beren izen-abizenak eta telefono zenbakia emanez.

Hala, bileraren aurretik telefonora deituko diegu izena eman duten herritarrei bilerara konektatzeko azalpenak emateko. Bilkurari dagokionez, berriz, bilkura zuzenean ikusi eta entzuteaz gainera, azken puntuan, galde eta erreguenean, parte hartzeko aukera izango du.

Hurrengo egunetik aurrera, bilkura ikusteko aukera emango da, Ohiko Osoko Bilkura grabatu egingo baita.