Osoko bilkura / Plenoa

Ohiko Osoko Bilkura deialdia ostegunerako

Iraileko azken ostegunean, hilak 28, arratsaldeko 18:30ean bilduko da ohiko bilkuran udalbatza, iraileko osoko bilkura egiteko. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda eta gogoratu bilkurak publikoak direla eta edozeinek duela bertaratzeko aukera.
Gehiago

Adierazpen Instituzionala Euskararen aurkako sententziaren kontra

Uztailaren 20an egindako udalbatzan, Adierazpen Instituzionala onartu zen aho batez, euskararen aurkako sententziaren harira. Jarraian adierazpeana osorik eta udalbatzak hartutako beste erabakien xehetasunak ere bai.
Gehiago

Ohiko Osoko Bilkura deialdia ostegunerako

Ostegunean, uztailak 20, bilduko da ohiko bilkuran udalbatza, uztaileko osoko bilkura egiteko. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda eta gogoratu bilkurak publikoak direla eta edozeinek duela bertaratzeko aukera.
Gehiago

Osoko bilkuretako kronikak

Ekainaren 27an, bi ez-ohiko osoko bilkura ospatu ziren Zaldibiako udaleko batzar aretoann. Lehena, udalbatza berriaren aurreneko plenoa, legealdiko antolaketari buruzko erabakiak hartzekoa. Eta jarraian bigarrena, esku arteko beste gaiak ebaztekoa. Jarraian xehetasunak.
Gehiago

Ez-Ohiko Osoko Bilkura deialdiak astearterako

Asteartean, hilak 27, bi ez-ohiko bilkura egingo ditu udalbatzak: bata, eraketaren ondoren antolakuntza gaiak zehazteko eta bestea, esku arteko gaiak onartzeko, hala nola hauteskundeetako mahaikideen zozketa eta 2022ko kontu orokorraren behin betiko onarpena. Jarraian gai zerrendak osorik.
Gehiago

Osoko bilkura berezia burutzeko deialdia

Datorren ostiralean, ekainaren 16an, izango da bilkura arratsaldeko 15:00etan Udaletxeko areto nagusian. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda eta gogoratu bilkurak publikoak direla eta edozeinek duela bertaratzeko aukera.
Gehiago

Zaldibiako Udala Oinherri Herri Hezitzaileen Sarera bazkidetu da

Zaldibiako Udala 2020tik murgilduta dago Oinherri Sarean, baina elkarteak irabazi asmorik gabeko elkarte komunitario bilakatzeko pausua eman duenez, Udalak bazkide laguntzaile izatera gonbidatu dituzte. Astearteko osoko bilkuran eskaera hau onartu egin zen EH Bilduko ordezkarien aldeko bozkarekin eta EAJ-PNVko ordezkarien abstentzioarekin. 
Gehiago

Ohiko Osoko Bilkurako kronika

Maiatzaren 2an, asteartea, egin zuen udalbatzak ohiko osoko bilkura. Kreditu aldaketak, Oinherri Herri Hezitzaileen Sarean bazkide laguntzaile egitea eta hauteskunde eguneko mahaikideen zozketa izan ziren gai-zerrendan. Jarraian informazioa. 
Gehiago

Ohiko osoko bilkura deialdia astearterako

Datorren asteartean, maiatzaren 2an, izango da bilkura arratsaldeko 18:00etan Udaletxeko areto nagusian. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda eta gogoratu bilkurak publikoak direla eta edozeinek duela bertaratzeko aukera.
Gehiago

Ohiko Osoko Bilkurako kronika

2023ko urtarrilaren 30ean burutu zen ohiko osoko bilkuran hainbat gai landu eta onartu ziren. 2023. urterako udal langileen soldata igoera, Zaldibia-Gaintza udalerrien artean idazkari-kontuhartzaile lanpostuari eusteko elkartearen estatutuak eta Euskararen aurkako eraso judizialen aurkako mozioa, guztiak aho batez onartuak. Informazio osoa jarraian.
Gehiago

Ohiko osoko bilkura deialdia astelehenerako

Datorren astelehenean, urtarrilaren 30ean, izango da bilkura iluntzeko 18:30ean Udaletxeko areto nagusian. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda eta gogoratu bilkurak publikoak direla eta edozeinek duela bertaratzeko aukera.
Gehiago

Zaldibiako bide publikoen inbentarioaren hasierako onarpena

Abenduaren 27ko osoko bilkuran hasierako onarpena eman zitzaion Zaldibiako Bide Publikoen inbentarioari. Datozen egunetan Aldizkari Ofizialetan argitaratzen denetik 2 hilabeteko epea irekiko da inbentarioaren kontsultarako, baita zalantza eta alegazioak aurkezteko ere. Udaletxeko harrera nagusian eta jarraian aurkituko duzun loturan dago eskuragai dokumentazio osoa. 
Gehiago

Zaldibiako Udalaren aurrekontuak 2023 urterako

Abenduaren 19an Herri Batzarrean azaldu eta abenduaren 27an osoko bilkuran behin-behinean onartu ondoren, jendaurreko epea pasata indarrean sartuko dira 2023ko aurrekontuak. Jarraian ikusgai dituzu ezaugarri orokorrak eta sarrera eta gastuen diru-partidak lerroz lerro. 
Gehiago

Ez-Ohiko osoko bilkurako kronika

Abenduaren 27arekin ospatu zen abenduko ez-ohiko osoko bilkura. Landutako gaien artean zeuden langileen ordainsari-igoera, 2023ko aurrekontuak, herri bideen inbentarioaren hasierako onarpena eta 2023 egutegi fiskala eta udal egutegia. Informazio osoa jarraian.
Gehiago

Ez-Ohiko Osoko Bilkura deialdia astearterako

Bilkura bihar, abenduaren 27an izango da iluntzeko 19:00etan udaletxeko areto nagusian. Jarraian duzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda.
Gehiago