Asteburu honetan, bono salmenta bikoitza plazan

Hauxe izango da udazkenari hasiera emateko lehen ekimenetako bat, festak bertan behera utzi izanaren ondorioei zein Covid-19ak utzi dituenei aurre egitera bideratutakoa. Ekimen bat ezaguna da, erosketa bonoen 2. edizioa aterako baita salmentara. Bestea, ekimen berria izango da, mondeju pintxoa dastatzeko bonoa. Jarraitu irakurtzen.

Asteburu honetan, ostiral goiz eta arratsaldez eta larunbat goizez, BONO SALMENTA BIKOITZA egingo da plazan.

Bi bono mota egongo dira herritarrentzat eskuragai:

  1. Herriko ekoizle, komertzio eta ostatuetan 10€-ko balioan erabili daitezkeen EROSKETA BONOAK.
  2. Herriko tabernetan urrian eta azaroan zehar mondeju-pintxoa erdi prezioan eskuratzeko PINTXO BONOA.

 

SALMENTA ORDUTEGIA:

Ondoren iragarritako egun eta ordutegietan egingo da salmenta plazan, behar diren segurtasun neurri guztiekin. Oraingoan bai, ordainketa txartel bidez egiteko aukera egongo da.


•   2020ko irailak 18, OSTIRALA:

                 GOIZEZ: 11:00etatik 13:00etara

                ARRATSALDEZ: 17:00etatik 20:00etara.


•    2020ko irailak 19, LARUNBATA:

GOIZEZ: 11:00etatik 13:30era.

Bonorik geratzen bada, astelehenetik (irailak 21) aurrera Udaletxean salduko dira.

 

INFORMAZIOA: EROSKETA BONOAK

 

Zaldibiako Udalak erosketa bonoak jarriko dizkie herritarrei eskuragarri bigarrenez. Lehen edizioaren arrakasta ikusita, beste 6.000€ bideratuko ditu Udalak ekimenera. Horrela, guztira 12.000€ jarriko dira herritarren poltsikoetan hauek herriko ekoizle, komertzio eta ostatuetan gastatuak izan daitezen, guztira 36.000€ko inpaktua eraginez.

 

Gogoratzeko, 10€ko 3 bono eskuratu ahal izango dituzte herritarrek 20€ko prezioan. Herritarrak 20€ jarriko ditu, Zaldibiako Udalak 10€ eta horrela 30€ak herrian geratuko dira.

 

Zaldibiako herrian dauden ekoizle,  komertzio, taberna, jatetxe eta zerbitzu emaileen produktu eta zerbitzuak ordaintzeko erabili ahalko dira bono hauek. Bonoak 2020ko abenduaren 31a baino lehen gastatu/erabili behar dira.

 

Zaldibiako Udalak ekimen honekin bat egiten duten zerbitzu emaile, lehengai ekoizle, komertzio eta ostalariekin ondorengo zerrenda osatu badu ere, aipatutako eremu hauetan aritu eta jarduera Zaldibian errotuta duen edozeini aitortzen diogu bonu hauek trukatzeko eskubidea.

 

EKOIZLEAK: AZANZA mintegiak, IZAR BERRI-Garikoitz Nazabal, JOSEBA INSAUSTI artzaina, KATXIÑA artzaina, MARIA LUISA MENDIZABAL gozo-saltzailea, MOZO artzaina.

KOMERTZIO eta OSTALARIAK: ARRESE jatetxea, BEGO mertzeria, BETI GAZTE taberna, EROSLE janari denda, FARMAZIA Aintzane Alberdi, GALAI ileapaindegia, ITXARO ileapaindegia, ILLATI taberna, JAIAK mozorro denda, ARRAINDEGIA Josean Maruri,  JOXEPANE herri ostatua, KIXKURGUNE taberna, LAZKAO ETXE jatetxea-nekazalturismoa, MAE fruta denda, PAGOSA okindegia, BEKO KARNIZERIE harategia, TXARO-OGI BERRI okindegia, ZELAA hotela, ALARPE Zalditegia.

 

INFORMAZIOA: MONDEJU-PINTXO BONOAK

Urteroko usadioari jarraituz, hain gurea dugun Mondeju banaketa ezin izango da egin aurten. Horrek eragindako kalte kultural eta ekonomikoa arindu nahirik sortu da ekimena.

Mondeju banaketara bideratu ohi den diruaz ostalarien laguntzaz, herritarrek erdi prezioan eskuratu ahal izango dute pintxoa ekimenera batu diren tabernetan.

Asteburuan Udalak salgai jarriko duen bonoa EURO BATean erosiko du herritarrak eta beste euro bat Udalak osatuko duenez, bono horren truke mondeju pintxo bat aterako diote.

Guztira 1500 bono aterako dira salmentara eta urriaren 10era arte herritar bakoitzak bi bono erosi ahal izango ditu gehienez. Hortik aurrera gastatu ez badira nahi adina erosteko aukera irekiko da. Bonoak 2020ko urrian eta azaroan erabili beharko dira.  

 

ZATOZ ASTEBURUAN BONOAK EROSTERA ETA JARRI ZURE HAZIA!

GORA GURE MONDEJUA!