Zerbitzuak

Hobekuntza eta garbiketa lanak eskolan

Udarako geldialdia aprobetxatuz aurten ere hobekuntza eta garbiketa lanak egiten ari gara Eskola Eraikinean. Margoketa lanak, argi-lanparak aldatzea eta mantenu-konponketak egin dira lehenik, eta ondoren garbiketa orokorra egingo da irailean, kurtso berria hasten denerako.
Gehiago

Bolumen handiko traste zaharren bilketa

Uztailak 18 astelehena. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Gogoratu HILABETEKO 1. eta 3. ASTELEHENetan SOILIK atera daitezkeela traste zaharrak.
Gehiago

Udaletxeko teilatuan plaka fotoboltaikoak jartzeko eskaintzak aurkezteko epea ireki da

Zaldibiako Udaletxeko teilatuan autokontsumorako 20kW-tako eguzki-instalazio fotoboltaiko bat jartzeko deialdia ireki du Udalak, kontsumo eraginkorrago, jasangarriago eta aldi berean ekonomikoagoa helburu. Eskaintzak aurkeztu nahi dituztenek kontratatzailearen profilean aurkituko dute informazio osoa. Nafarkoop Energia Ekimen Sozialeko Kooperatibak idatzi du proiektua, 33.981,64 €an baloratua, BEZa barne. Abuztuaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira eskaintzak.
Gehiago

Trafiko oharra: uztailaren 8an EHUN MILAK lasterketa dela eta, hainbat neurri

Ostiral honetan, gaueko 23:00etatik 01:00etara, Bertuesa baserritik Arresenerako eta handik Olakosairako tarteetan ahal den neurrian AUTORIK EZ ERABILTZEA eskatzen dizuegu. Baita lasterketa pasatuko den etxe inguruetako txakurrak loturik edo kontrolpean izatea ere, ezbeharrik gertatu ez dadin.
Gehiago

Trafiko oharra: Uztailaren 2an Larraiztik Zaldibirako bidean rallya

2022ko uztailaren 2an Ikullu Razing eta Errebueltie eskuderietako kideak antolatuta, Goi Lurrak rallyaren IV. edizioa dela eta, ibilgailuen joan etorrian eragingo duten hainbat neurri hartuko direla jakinarazten dugu.  Larraiztik behera, Gaintzako bidegurutzetik hasi eta Kalbariota baserrira arte, arratsaldeko 15:15etik 20:30era
Gehiago

Trafiko oharra: Ostegunean, ostiralean eta larunbatean Santa Fe kalea itxiko da

2022ko ekainaren 30, uztailaren 1 eta 2an Gazte Asanbladak antolatuta, Zaldibiako Gazte Festak direla eta ibilgailuen joan etorrian eragingo duten hainbat neurri hartuko direla jakinarazten dugu. Santa Fe kalea itxiko da ibilgailuentzat Mediku etxetik (Santa Fe 21) Mariaundi (Santa Fe 45ra) zehazturiko egun eta orduetan.
Gehiago

Kale lanetarako ibilgailu-kamioneta elektrikoa erosteko prozedura abiatu du Udalak

Aurtengo aurrekontuen zati bat udal brigadarako kamioneta moduko ibilgailu elektriko baten erosketara bideratzea onartu zen eta bide horretan urrats berria eman du Udalak. Gaurtik hasi eta uztailaren 12ra arte, irekita dago kontrataziorako deialdia. Hornidura motako kontratu honek 46.932 eurokoa (BEZ gabe) du hasierako balioa.  
Gehiago

Alamartxo gauerako mahai guztiak erreserbatu dira

Dagoeneko erreserbatu dira mahai guztiak Alamartxo gauerako. Inork behar izanez gero aulkiak eskatu daitezke, baina mahairik ez. Ekainaren 23an arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara bitarte Gure Ametsako udal biltegian jaso beharko dira erreserbatutako mahai eta aulkiak
Gehiago

Udal herri batzarra hondakin tasan hobariak proposatzeko

Ekainaren 9an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan udaleko Herri Aretoan Udal Herri Batzarra antolatu da sortze bidezko hobarietan oinarrituriko hondakin tasa berrituaren proposamena aurkezteko. 
Gehiago

ZAPP aplikazioak eman du berea, tresna berria sortzeari ekin diogu

2018tik abian zegoen Zaldibia APP aplikazioa zaharkiturik geratu zaigu. Webguneen azken eguneraketen ondorioz, ZAPP gutxinaka hainbat funtzionalitate galduz joan da. Jada hasi gara tresna berria prestatzen.
Gehiago

Galiziako Diputaziotik hainbat arduradun, teknikari eta Alkate izan ditugu Zaldibiako atez ateko bilketa ezagutzen.

Pontevedrako diputaziotik, hainbat teknikari eta herri ezberdinetako Alkateak izan ditugu gurean, Zaldibian dugun hondakin sistema ezagutzeko bai eta abian jartzeko dugun sortze bidezko hobariak dituen hondakin tasa berriaz galdetzera etorri zaizkigu.
Gehiago

Zerbitzu eta Gizarte Ongizateko lan-arlo bilera astelehenean

Herriko zerbitzuez eta Gizarte Ongizateko gaiez arduratzen den lan-arloak, herritar guztiei irekia denak, datorren astelehenean, maiatzaren 23an, izango du bilera arratsaldeko 18:30ean Udaletxeko areto nagusian. Jarraian dituzue bertan azaldu eta landuko diren gaien zerrenda. 
Gehiago

Bihar osteguna, Udala eta Kultur etxea itxita 2 orduz

Apirilaren 28an, osteguna, eguerdiko 13:30etik 15:30era arte Zaldibiako Udala eta Karreane kultur etxea itxita egongo dira udal langileen formakuntza saio bat dela eta. Barkatu eragozpenak.
Gehiago

Hondakinen tasan aldaketak, hobekien birziklatzen dutenentzat hobariak/bonifikazioak

Pasa zen irailean aurreratu bezela, Zaldibiako Udala pausoak ematen ari da gehien birziklatzen duenari hobariak edo bonifikazioak eskaini ahal izateko. Aldaketa zehatzen inguruko xehetasunak oraindik plazaratuko ez ditugun arren, pauso hori prestatzeko hondakinak kalera ateratzeko erabiltzen ditugun kuboak behar bezala izendatzera goaz atez ate apirilaren 29an hasita.
Gehiago

Bolumen handiko traste zaharren bilketa

Apirilak 4 astelehena. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Gogoratu HILABETEKO 1. eta 3. ASTELEHENetan SOILIK atera daitezkeela traste zaharrak.
Gehiago