Liztor beltzen habia kendu dute suhiltzaileek Zaldibian.

Herritar baten abisuaren ondotik, kendu zuten habia asteartean Aiestaran auzoko zentraleko tuboen inguruan. Zaldibiako Udalak martxan du kasu horretarako ezarritako segurtasun protokoloa.
Gehiago

Urriaren 12an, udal zerbitzuak normaltasunez mantenduko dira

Ezer ospatzekorik ez dugula eta, Zaldibiako Udalak jakinarazten du, ostiralean udal zerbitzuak normaltasunez mantenduko direla.
Gehiago

Osoko bilkurako deialdia

ORGANUA: UDAL BATZARRA MOTA: ARRUNTAEGUNA: 2012-10-01 ORDUA: 17:00LEKUA: Batzar aretoa
Gehiago

Zaldibiako festak ate joka ditugu!

Hemen duzue jaietako egitaraua eta agurra.
Gehiago

Eskola ondoko aparkalekuan ezingo da aparkatu, urriaren 4 eta 14ean

Urtero bezala, jaietako barrakak muntatu eta desmuntatzeko lanak errazte aldera, ezingo da ibilgailurik aparkatu eskola eremuan zehazturiko egunetan.
Gehiago

Azken orduko jakinarazpena

Gaur eguerdian Zaldibiako udal langileak egin duten batzarraren ondoren, grebarekin bat egitea erabaki dutela jakinarazi digute.
Gehiago

Murrizketen aurrean greba orokorra

Zaldibiako Udal gobernuak bat egiten du Euskal Herriko sindikatuek irailaren 26rako deituriko greba deialdiarekin
Gehiago

Jaietarako herri zaintza burutzeko izena ematea zabalik

Irailaren 13an adostu bezala, aurtengo jaietan herri zaintza auzolanean antolatzeko izen emateko epea zabalik dago.
Gehiago

Jaietarako herri zaintza auzolanean antolatuko du Zaldibiako Udalak

Atzo, 2012ko irailaren 13an, Udal Herri Batzarra burutu zen Zaldibian. Bertan, Joxan Etxabe Zaldibiako Alkateak eta Eñaut Hernandez Alkateordeak, udaletxeak landuriko proposamena aurkeztu zuten, batzarrera gerturatu ziren 40renbat herritarren aurrean.
Gehiago

Herritarrekin ekimena irailaren 19an Beasainen burutuko da

Eskualdeen egoeraz eta Gipuzkoako Diputazioaren asmoez hitz egiteko bilera irekiak burutuko dira Igartza jauregian. Foru Aldundiaren ordezkaritza batek parte hartuko du Martin Garitano buru duela.
Gehiago

Zaldibiako II. Txirrindulari Sari Nagusia irailaren 23an ospatuko da

2012ko irailaren 23an goizeko 10:00etatik aurrera, Zaldibiko II.Txirrindulari Sari Nagusia ospatuko da Zaldibian. Euskaldun tornerorako baliagarri izango den froga izango da Elite eta sub-23 mailakoa.
Gehiago

Udalak herri batzarra deitu du datorren ostegunerako

Udalak herri batzarra antolatu du pasa den urteko jaietan gertaturikoa errepikatu ez dadin.Batzarrean aurkeztuko dute proposamena.
Gehiago