Eskola ingurua eraldatzen: pauso berriak martxan

Eskola inguruko jolas eta atseden-guneak eraldatzeko bidean, beste esku-hartze bat jarri da martxan. Kanpo espazioko batzorde mistoan landuta eta diru-laguntzak eskuraturik, eskola eraikinaren eta kirol-zelaiaren arteko zirrindan abiatu dira lanak. Jarraian informazioa. 
Gehiago

"Auzolangiltza" dokumentalaren emanaldia

Otsailaren 28an, asteazkenean, Iker Iriarte herritarraren eta Pablo Dendaluze tolosarraren dokumentala ikusteko aukera izango da, 18:30ean udaletxeko batzar aretoan. Auzolanak historian zehar eta gaur egun duen garrantzia balioan jarri nahi izan dute 45 minutuko ikusentzunekoan. Amaitzean, auzolangintzaren inguruko hausnarketa egingo da dokumentalaren egileekin.
Gehiago

Mugikortasun planaren aurkezpena

Otsailaren 20an, asteartean, Zaldibiako mugikortasun plana aurkeztuko da 18:30ean udaletxeko batzar aretoan. Jorratuko diren gaiak: plazaren eraldaketa, herri barruko trafikoa eta Zaldibia-Ordizia bidegorria. Zatoz!
Gehiago

Haur eta gaztetxoentzako puzgarriak plazan

Bihar, otsailak 13, inauteri asteartea, puzgarriak izango dira goiz eta arratsaldez herriko haur eta gaztetxoen gozamenerako. Eguraldi ona espero denez, plazan izango dira.
Gehiago

TTIPI-TTAPA MOREA! Zaldibiako ibilbide feminista

Zaldibiako Udalak eta Aske talde feministak laugarren urtez antolatu dute ekintza hau. Aurtengoa martxoaren 9an izango da, larunbata, 10:30ean. Izen ematea irekita dago martxoaren 4ra arte eta albiste honetako formularioaren bidez edo Karreane Kultur etxean egin daiteke. Iaz bezala hiru modalitateetako bat aukeratu beharko da: korrika, oinez edo ibilbide egokitua.
Gehiago

Martxan da musikaren eta herriko musika eskolaren inguruko galdetegia

Zaldibiako Udalak, eskaintzen den musika zerbitzua hobetu nahirik, herritarrek musikarekiko duten zaletasuna eta herriko musika eskolaren inguruko ikuspuntua ezagutu nahi du. Hori dela eta, zuen nahiak, iritzia eta beharrak jakiteko galdetegi txiki eta erabat anonimoa prestatu dugu. Eskertuko genuke otsailaren 11rako betetzea. Aldez aurretik, milesker!
Gehiago

Egutegiak dakarrena: otsaila

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira otsailean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago

"Zaldibi, herri hezitzailea"-ren bigarren saioa, igandean.

Txatxilipurdi Elkarteko lagunekin Herri Hezitzaileari buruzko bi saio egingo dira igandean. Nerabeekin lehena 17:00etan eta saio irekia 18:00etan, udaletxeko herri aretoan biak. Herriaren balio hezitzailean sinesten duten eragile eta norbanako guztientzat da gonbidapena. Jarraian informazio guztia.
Gehiago

Baginaren bakarrizketak antzezlana

Otsailaren 2an, ostiralean, 22:30ean Begoña Bilbaok zuzendutako "Baginaren bakarrizketak" antzezlanaz gozatzeko aukera izango da Antzokian. Sarrerak astelehenean, hilak 26, arratsaldeko 17:00etan jarriko dira salgai Karreanen. Jarraian informazio gehiago.
Gehiago

Goierriko produktuen Biziola saskia, Erramun Izagirrerentzat

Zaldibiako Udalak urtero banatzen du etxez etxe herriarekin zerikusia duten argazkiekin osatutako egutegia. Aurten, egutegirako argazkiren bat bidali duten herritarren artean Biziolako otarrea zozkatu da, eta Erramun Izagirreri egokitu zaio. On egin!
Gehiago

Urte berrian, ibilbidea amaitu

Zaldibiako Udalera ibilbide luzeko bi langileren agurra ekarri du urte berriak. Karmen Laguardia Garmendia eta Lurdes Arteaga Mendizabal aurre-jubilatu dira. 
Gehiago

Bizkarsoro filmaren emanaldia, igandean



Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako XX. mendeko fikziozko bost istoriok osatzen dute Josu Martinezek zuzendutako filma. Igandean, hilak 21, arratsaldeko 17:30ean ikusgai izango da Karreaneko ganbaran.


Gehiago