Egutegiak dakarrena: maiatza

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira maiatzean. Jarraian guztien bilduma.

 

MAIATZAK 2, OSTEGUNA

MUSIKA ESKOLAN IZENA EMATEKO EPEAREN IREKIERA

  • NOIZ ARTE: maiatzaren 10era arte
  • NON: Karreane kultur etxean. Kontsultatu ordutegia HEMEN.
  • OHARRA: Eskaintza barrutik ezagutzeko, jarraian dagoen bideoa ikusi eta ate-irekien saioetara gerturatu daitezke herritarrak. Informazio osoa HEMEN

MAIATZAK 2, OSTEGUNA

GIPUZKOA BERTSOTAN 2024: BERTSO SAIOA

  • ORDUA: 19:00etan
  • LEKUA: Antzokian
  • OHARRA: ondoren mokadutxoa egongo da bertaratuentzat
  • Sarrerak salgai, HEMEN: 7€ helduenak eta 5 € 18 urte artekoenak zein bazkideenak.

 

MAIATZAK 3, OSTIRALA

HERRIARTEKO TXAPELKETAKO LEHEN PARTIDAK, IDIAZABALEN AURKA (Gaztelupe Pilota Kluba)

  • ORDUA: 18:00etatik aurrera Resti pilotalekua
  • PILOTARIAK: Kadeteetan, Aetz eta Lide Lopezek jokatuko dute (Suhar Mantzizidor eta Beñat Arrese ordezko). Jubeniletan, Aratz Aranburuk eta Jokin Mendizabalek osatuko dute bikotea. Seniorretan, berriz, Aitor Elizegi eta Alex Sukia dira titularrak (Jon Mendizabal ordezkoa).

  • OHARRA: Sarrera doan izango da, eta bi sari zozkatuko ditugu egunean bertan boletoak erosten dituztenen artean. Taberna ere jarriko dugu frontoian.

  • Informazioa, HEMEN.

 

MAIATZAK 8, ASTEAZKENA 

XIMURRAK XAMUR: ADINEKO EMAKUMEAK AHALDUNTZEKO PROGRAMA

Elkar ezagutu, saretu, hausnartu eta formatu.

  • ORDUA: 18:00etan
  • LEKUA: Kultur etxeko ganbaran

 

MAIATZAK 9, OSTEGUNA 

ANTZERKI EMANALDIA

Iritsi da ikasturte osoan zehar landutakoa jendaurrean aurkezteko eguna. Ikasleak zein helduak aritu dira Kristina Ropero gidari tolosarrarekin antzerkia lantzen, eta ostegunean ikusi ahal izango da herritar guztientzat irekia izango den emanaldian.

  • ORDUA: 19:00etan
  • LEKUA: Antzokian

 

MAIATZAK 10, OSTIRALA

GIPUZKOAKO ERROTEN EGUNA

Ate irekiak kanpaingo errotan:

  • 14:30ean Lardizabal eskolako ikasleentzat.
  • 17:00etatik 18:00etara herritar guztientzat 

Ondoren, 18:00etan, Perratokiaren berreskurapena: egindako lanari eta perraokiaren funtzionamenduari buruzko azalpenak.

 

MAIATZAK 15, ASTEAZKENA

BASERRITARREN EGUNA

Baserritarren Eguneko urteroko bazkaria izango da.

  • ORDUA: 14:00etan
  • LEKUA: Kixkurgune jatetxean
  • TXARTELAK: Kixkurgunen edo Kultur Etxean maiatzak 13 astelehenera arte, 28€an.

 

MAIATZAK 17, OSTIRALA

MARGOKETA TAILERRA (Zapiak bat elkartea)

Zaldibiko txokoak paperean margotzeko eguna. LH3tik aurrerakoentzat

  • ORDUA: 16:15ean
  • LEKUA: Plazan
  • OHARRA: arkatza eta goma ekarri. Sariak ere izango dira!

 

MAIATZAK 18 ETA 19, LARUNBATA ETA IGANDEA

SATURDIKO FESTAK

 

MAIATZAK 18, LARUNBATA

UEMA EGUNA: Udalerri euskaldunen eguna

  • NON: Lesakan (Nafarroa) 
  • INFORMAZIOA: HEMEN.

 

MAIATZAK 23, OSTEGUNA

LIZARRARA IRTEERA (Beti Gazte elkartea)

Plana: hamaiketakoa Iratxe jatetxean, Lizarrako azokara bisita eta Iratxe jatetxean bazkaria. Ondoren bingoa, opariak eta dantzaldia.

  • ORDUA: 09:00etan Arreseneko geltokitik
  • IZEN-EMATEA ETA ORDAINKETA: Apirilaren 10etik aurrera (asteartea, osteguna eta igandea)

 

MAIATZAK 23, OSTEGUNA

SAHARA, HERRI BATEN ERRESISTENTZIA (Xirika Elkartea)

Kristina Berasain Tristanen liburuaren aurkezpena

  • ORDUA: 18:30ean
  • LEKUA: Joxepane goien

 

MAIATZAK 24, OSTIRALA

HERRIKO JAIEN DISEINU ETA ANTOLAKUNTZARAKO BIGARREN SAIOA

  • ORDUA: 18:00etan
  • LEKUA: Udaletxeko batzar aretoa

 

MAIATZAK 25, LARUNBATA

ZALDIBIKO MENDI LASTERKETA (Zaldibiako Mendi Lasterketa)

  • 9:00etan: 28K 1950m d+
  • 9:30ean: 15K 1000m d+
  • INFORMAZIOA: HEMEN
  • IZEN-EMATEA: Maiatzaren 15eko eguerdiko 12:00ak arte, HEMEN.

 

MAIATZAK 31, OSTIRALA

ZALDIBIAKO III. PATIN TOPAKETA (Irristaka patin taldea)

  • 17:00etan: abilezia zirkuitua plazan.
  • 18:30ean: patin martxa herrian zehar
  • 19:00etan: patinatzaile profesionalen lasterketa