eRRe, aldarri bat bertsoz

Maiatzaren 12an, ostirala, 22:30ean "eRRe, aldarri bat bertsoz" ikuskizunaz gozatu ahal izango da antzokian, Haizea Arana, Leire Vargas, Aner Peritz Euzkitze eta Oihana Arana bertsolarien eskutik. Ordubeteko emanaldian, mundua bereizteko eta jendea sailkatzeko baliatzen diren dualismoez hausnartzea eta hauek haustea proposatzen da, bertsolaritza, antzerkia, musika eta poesia uztartuz.

 

eRRe, aldarri bat bertsoz:

EGUNA: MAIATZAK 12, OSTIRALA

ORDUA: 22:30ean

LEKUA: Herri Antzokian

SARRERAK:

  • Salmenta: astelehenean, maiatzak 8, 17:00etatik aurrera jarriko dira salgai Karreane Kultur Etxean
  • Oharra: astelehen eta asteartean Zaldibian erroldatuek izango dute lehentasuna eta asteazkenetik aurrera gainontzekoek.
  • Prezioa: 5 euro

 

Argia aldizkarian publikatu berri dute lau protagonistei eginiko elkarrizketa, saioaren nondik norakoak azaltzen dituena.