Berdintasuna

Edoskitze tailerrak, AmaSarearen eskutik

Haurdun, edoskitzean edo erditu ondorenean dauden emakumeei zuzenduta daude Anabel Urkiola fisioteraupeutak eta Uxue Castellano emaginak eskainiko dituzten tailerrak. Lehen zita apirilaren 11n, 17:00etan Karreaneko ganbaran. Asmoa hilean behin elkartzea da, baina parte hartzaileen beharretara egokituko da. Doan da eta hamabirentzako lekua dago, zaldibiarrek lehentasuna dutelarik. Izen-ematea: apirilaren 5era arte.
Gehiago

Hainbat ekitaldi Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira

Martxoaren 8a, Emakumeon Nazioarteko Eguna, orain arte lortutakoa ospatzeko egunetik haratago, oraindik egiteko asko dagoela onartu eta aldarrikapenak egiteko eguna ere bada. Zaldibian, udalak eta Aske talde feministak, Lardizabal eskolarekin eta bestelako eragileekin batera hainbat ekintza antolatu dituzte gaurko eta biharko. Jarraian guztiak ikusgai.
Gehiago

TTIPI-TTAPA MOREA! Zaldibiako ibilbide feminista

Zaldibiako Udalak eta Aske talde feministak laugarren urtez antolatu dute ekintza hau. Aurtengoa martxoaren 9an izango da, larunbata, 10:30ean. Izen ematea irekita dago martxoaren 4ra arte eta albiste honetako formularioaren bidez edo Karreane Kultur etxean egin daiteke. Iaz bezala hiru modalitateetako bat aukeratu beharko da: korrika, oinez edo ibilbide egokitua.
Gehiago

Baginaren bakarrizketak antzezlana

Otsailaren 2an, ostiralean, 22:30ean Begoña Bilbaok zuzendutako "Baginaren bakarrizketak" antzezlanaz gozatzeko aukera izango da Antzokian. Sarrerak astelehenean, hilak 26, arratsaldeko 17:00etan jarriko dira salgai Karreanen. Jarraian informazio gehiago.
Gehiago

Zaintza erdigunean: inkestaren emaitzak eta gogoeta

Zaldibiako Udaleko "Komunitatea eta zaintza" arlotik, azaroaren 9a eta 19aren artean zaintzaren inguruko inkesta zabaldu zitzaien herritarrei. Azaroaren 30eko greba feminista orokorra gainean dugun honetan, inkestaren emaitzak eta hauetatik ateratako ondorioak edo gogoeta jarri nahi genuke ikusgai.
Gehiago

Greba Feminista Orokorra dela eta, ostegunean udal zerbitzuak itxita

Udaleko langileen batzarrak bat egin du ostegunerako deituta dagoen greba feminista orokorrarekin. Beraz, udal zerbitzu guztiak ITXITA egongo dira azaroaren 30ean. Udal Gobernuak ere bat egin du grebarekin eta dagoeneko iragarri dira Zaldibian greba egunerako deitu diren ekimenak.
Gehiago

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela eta

Indarkeria matxistaren aurkako kontzentrazioa deitu dute biharko Askek eta Zaldibiako Udalak, 13:00etan herriko plazan. Astearterako berriz, hitzaldia antolatu du Etxekonekok elkarteak, 18:00etan udaletxeko herri aretoan. Hitzaldia gazteleraz emango du Hajar Samadik, emakume musulmandarren Bidaya elkarteko lehendakariak.
Gehiago

Martxan da “Zaldibian, zaintza erdigunean” inkesta

Zaintzaren inguruko inkesta jarri du martxan Zaldibiako Udaleko “Komunitatea eta zaintza" arloak. Herritar guztiei dei egiten zaizue anonimoa den inkesta hau betetzera, azaroaren 19ra arteko epean. Jarraian aurki dezakezue informazioa eta inkesta betetzeko lotura.
Gehiago

Ines Osinagarekin hitzak, musika eta tertulia

Azaroaren 9an, ostegunean, Zaldibiako herri antzokian izango dugu arrasateko musikari eta plazandrea, arratsaldeko 19:00etan. Aukera paregabea izango da "zaintzadairaultza" emanaldia gertutik ezagutzeko. Sarrerak 5€-an eskura daitezke Karreane kultur etxean, edo egunean bertan antzokian, saioa hasi baino lehentxeago.
Gehiago

Zinegoak LGTBIQ+ jaialdiko hainbat lan proiektatuko dira Zaldibian

Zinema eta arte eszenikoen bidez sexu-aniztasunaren inguruko sentsibilizazioa helburu duen jaialdiak 20 urte bete ditu aurten. Ekainaren 28an hainbat lan ikusi ahal izango dira Zaldibian, arratsaldeko 19:00etan Karreane kultur etxeko ganbaran. 
Gehiago

Amatasunak, gurasotasunak eta beste ahaidetasunak

2021eko udazkenean, Berdintasun lan-arlotik Emagin elkartearekin elkarlanean “Zaintzaren demokratizazioa” dinamika jarri genuen martxan. Honen baitan antolatu ditugu Udaberriko zaintza ibilbideak, eta jarraian irakur ditzakezue lehenengo ibilaldiaren kronika eta bigarrenerako gonbita.
Gehiago

Badatoz udaberriko zaintza ibilbideak

Ez, ez dira ibilbide soilak izango. Zaintza Demokratizatzeko bidearen baitan eta hainbat herritarren, eragileren, udalaren eta Emagin Elkartearen eskutik antolatu dira eta zaintzaren baitako gaiak jorratuko dira, mahai inguruan eta herrian zehar ibilaldia eginez. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago

LGTBI+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Maiatzak 17an ospatzen den LGTBI+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko eguna ekarri nahi dugu gogora. Erantzukizun indibiduala hartzen ez dugun bitartean, LGTBI+ FOBIAk gure eguneroko bizitzan praktika sozial normalizatua izaten jarraituko du. Zaldibia herri bizigarria izatea nahi dugu, non bakoitzak bere sexualitatea askatasunez bizi ahal izango duen.
Gehiago

Zaldibiako Udala Oinherri Herri Hezitzaileen Sarera bazkidetu da

Zaldibiako Udala 2020tik murgilduta dago Oinherri Sarean, baina elkarteak irabazi asmorik gabeko elkarte komunitario bilakatzeko pausua eman duenez, Udalak bazkide laguntzaile izatera gonbidatu dituzte. Astearteko osoko bilkuran eskaera hau onartu egin zen EH Bilduko ordezkarien aldeko bozkarekin eta EAJ-PNVko ordezkarien abstentzioarekin. 
Gehiago

eRRe, aldarri bat bertsoz

Maiatzaren 12an, ostirala, 22:30ean "eRRe, aldarri bat bertsoz" ikuskizunaz gozatu ahal izango da antzokian, Haizea Arana, Leire Vargas, Aner Peritz Euzkitze eta Oihana Arana bertsolarien eskutik. Ordubeteko emanaldian, mundua bereizteko eta jendea sailkatzeko baliatzen diren dualismoez hausnartzea eta hauek haustea proposatzen da, bertsolaritza, antzerkia, musika eta poesia uztartuz.
Gehiago