Ur zerbitzuak

Ur hornidura zerbitzua etengo da Aiestaran erreka auzoan

Azaroak 18 asteazkena, eguerdiko 14:00etatik arratsaldeko 17:30etara ur hornidura zerbitzua etengo da hobekuntza lanak burutzeko. Etenaldiak Aiestaran erreka auzoari eragingo dio.
Gehiago

Ur-horniduran izandako gora-behera dela eta oharra

Goizeko lehen orduetatik ura oso presio txikian heltzen da herriko hainbat etxeetara eta aurkitu da arazo horren zergaitia. Goroskindegiko ur deposituko buiak akatsa izan du eta horren eraginez erabat hustu da depositua. Momentu honetan buia konponduta dago eta depositua betetzen ari da, beraz goizean zehar ohiko presioa errekuperatuko da.
Gehiago