Europako Batzordeak ohartarazpena egin dio Espaniari hondakinen birziklapen baxua eta zabortegietara isurtzen duen hondakin kopuru handia aintzat hartuta, 2025 eta 2035erako ezarrita dauden helburuetatik urrun daudelako. Bertan, Zaldibiako hondakin bilketa sistema, eta bere hobariak praktika on gisa aipatu ditu.
Gehiago
Zaldibiako Udala 2020tik murgilduta dago Oinherri Sarean, baina elkarteak irabazi asmorik gabeko elkarte komunitario bilakatzeko pausua eman duenez, Udalak bazkide laguntzaile izatera gonbidatu dituzte. Astearteko osoko bilkuran eskaera hau onartu egin zen EH Bilduko ordezkarien aldeko bozkarekin eta EAJ-PNVko ordezkarien abstentzioarekin.
Gehiago
Mugikortasun Sailak 2013an onartutako Gipuzkoako Bizikleta Bideen Plana berrikusteko prozesua hasi du, Planaren 8 urteko indarraldia amaitu dela adieraziz. Bistan denez, ordea, Planean jasotako sare osoa ez da gauzatu, bertan jasoa baitzen Zaldibia-Ordizia bide-gorria ere. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Martxoaren 31n, ostiral goizean, Lardizabal herri eskolako ikasleentzako konposta galbahetik iragazteko erakustaldi irekia egingo da, eta arratsaldeko 16:00etatik aurrera herrian egindako konposta banatuko da plazan auzokonpost-guneetako erabiltzaileen artean. Etxeko sukaldean organikoa kudeatzeko kubo txiki zulogabeak jaso eta auzo konpostgunean izena emateko aukera ere egongo da.
Gehiago
Urtarrilak 19 osteguna arratsaldeko 18:30ean Herri Aretoan Nazertek-eko Joseba Agudoren eskutik Zaldibiako Udal eraikinetan eta argiteria publikoaren inguruan egindako energia auditoretza aurkeztuko da. Bertan egoera zertan dugun eta aurrera begira egin beharreko hobekuntzak zein norabidetan joan beharko diren aurkeztuko dira.
Gehiago
Ostiral honetan, abenduaren 23an jarriko da martxan Artxanberrin - Estanko atzean eraikitako konpostgunea. Herritar ugarik izena emana du bertan konposta egiten hasteko eta bi hitzordu jarri dira azalpenak eta giltza jasotzeko: goizean 10:30ean eta arratsaldean 16:00etan, Artxanberriko konpostgunean bertan. Izena emanda dauden herritarrei, beraz, bi hitzorduetakoren batean bertaratzeko deia egiten diegu.
Gehiago
Datorren ostegunean, abenduak 15, arratsaldeko 18:30ean izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Udaletxeko areto nagusian izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak.
Gehiago
Lardizabal Herri Eskolaren eta Zaldibiako Udalaren eskutik, “Zure platerean hasten da mundua” proiektua herritarrei zabalduko zaie. Eskolako LH 1, 2 eta 3 mailetako ikasleek unitate didaktikoa landuko dute aste honetan, eta asteazkenean, azaroaren 30ean, dokumentala herritar guztientzat ikusgai izango da, 18:30ean udaletxeko herri aretoan.
Gehiago
Urte berriaren batera sartuko da indarrean hondakinak sortze bidezko hobarien sistema. Auzokonposta guneak ere, lehenengo biak martxan dira. Hauei buruzko informazio osoa emango da plazan bertan goiz eta arratsalde izango den postuan, bertan izena emateko tramiteak egiteko aukera ere izango delarik.
Gehiago
Aurrekontuak onartzearekin batera eman zitzaien bide bi proiektuei. Batak, segida ematen dio 2018an irekitako Kimuene Kulturgunea egokitzeari, eta besteak 2021ean haurreskolako teilatuan jarritako energia auto-hornikuntzaren bideari. Jarraian informazio osoa:
Gehiago
Iaz haurreskolako plaken instalazioa egin ondoren, 2022an udaletxeko teilatuari heltzea aurreikusi zen. Udaberrian proiektua aztertu eta idatzi zuen Goiener Taldeak eta udaran deialdi irekia egin ondoren, ebatzi da nork egingo dituen lanak. 20 kWko instalazioa (56 plaka) jarriko dira teilatuko hegal batean eta bertan sortutako energia autokontsumo-partekatu sistemaren bidez Udaletxeko, Beti Gazte tabernako eta Itoitz Etxeko (Mediku-etxe-gaztetxea) hornidurarako erabiliko da. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Datorren asteazkenean, uztailak 27, iluntzeko 19:00etan izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Udaletxeko areto nagusian izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak.
Gehiago
Zaldibiako Udaletxeko teilatuan autokontsumorako 20kW-tako eguzki-instalazio fotoboltaiko bat jartzeko deialdia ireki du Udalak, kontsumo eraginkorrago, jasangarriago eta aldi berean ekonomikoagoa helburu. Eskaintzak aurkeztu nahi dituztenek kontratatzailearen profilean aurkituko dute informazio osoa. Nafarkoop Energia Ekimen Sozialeko Kooperatibak idatzi du proiektua, 33.981,64 €an baloratua, BEZa barne. Abuztuaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira eskaintzak.
Gehiago
Aurtengo aurrekontuen zati bat udal brigadarako kamioneta moduko ibilgailu elektriko baten erosketara bideratzea onartu zen eta bide horretan urrats berria eman du Udalak. Gaurtik hasi eta uztailaren 12ra arte, irekita dago kontrataziorako deialdia. Hornidura motako kontratu honek 46.932 eurokoa (BEZ gabe) du hasierako balioa.
Gehiago
Asteburuan Arastortz mendiaren inguruan izandako sutearen harira, hainbat ohar plazaratu ditugu bi udalok herritarrei eskutan izan dugun informazioa helaraziz eta ikusi ditugun gabeziak azpimarratuz, besteak beste. Izan ere, bizitako egoeraren eta ikusitako gabezien aurrean, herritarrei informazioa zintzoki emateko beharra sentitzen dugu. Jarraian adierazpenak:
Gehiago