2024-2025 ikasturtean euskara ikasteko matrikulazio epea zabalik da. Zaldibiako Udalak eta UEMAk elkarlanean, euskara ez dakiten herritarrei berau ikasteko gonbitea egiten die, baita ikasketa hori herrian bertan egitekoa ere. Jarraian informazio guztia.
Zaldibiako Udalak UEMArekin elkarlanean 2024-2025 ikasturtean ere euskara ikastaroak herrian bertan eskaintzeko baliabideak jarriko ditu. Gurea bezalako herri euskaldunetan, euskara jakiteak duen garrantzia kontuan hartuta, beste urte batez ahalegin berezia egin nahi izan dugu euskara ikasteko edo hobetzeko (alfabetatzeko…) pausoa ematera animatu zaitezten.
Oinarrizko eta erdi mailako euskara ikastaroen eskaintza egingo da, eta izen-ematea zabalik dago.
Eskainiko diren mailak:
Ikastaroak herrian bertan eskainiko dira. Urtero bezala, ikastaro guztiak diruz lagunduko ditu Udalak.
Maila altuagoko kasuetan, hainbat herritarrek mintzamena lantzeko nahia erakutsi dute, eta udala ari da gaia nola landu aztertzen ikasturtean zehar auzolanean ekimenen bat martxan jartzeko.
Matrikula epea:
Urriaren 1era arte luzatuko da. Informazio gehiagorako hurbildu lasai Karreane Kultur Etxera edo deitu 943 16 03 38 telefonora.
Udalak Zaldibiako euskararen normalizazioan, guztiokin batera, urratsak ematera gonbidatzen zaitu. Animatu eta ikasi euskaraz