Zaldibiako Jaietara etortzeko gaueko autobus zerbitzua indartuko da urriaren 3an eta 10ean.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako Departamentuak gaueko autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu urriaren 3an eta 10ean, jaietako bi larunbatetan, Zaldibiara joan-etorria egiteko. Horiek larunbatetako ohiko eskaintza indartuko dute.
Zaldibiara etortzeko autobusa 0:35ean irtengo da Ataundik, eta honako ibilbide egingo du: Lazkao (0:50), Beasain (0:55), Ordizia (1:05) eta Zaldibia (1:15).
Itzultzeko, berriz, bi autobus zerbitzu egongo dira: lehena 05:00etan irtengo da Zaldibiatik eta bigarrena 06:00etan. Aurretik aipatutako ibilbide bera egingo dute kontrako noranzkoan.