Gorputzaren eta etxearen zaintza ekologikoko ikastaroa

Gure arbasoek, batez ere emakumeek, bazekiten nola sortu euren zaintzarako nahiz etxerako behar zituzten produktuak eta zorionez, jakintza hori ez da galdu. Bi tailerrez osaturiko ikastaro honetan, etxeko egunerokotasunean erabiltzen ditugun zenbait produktu modu ekologikoan egiten ikasiko dugu Aiora Urbieta Eizagirreren gidaritzapean. Lehenengo tailerra irailaren 23an, 17:00-19:00 bitartean egingo da Karreaneko beheko aretoan. Bertan gorputz eta aurpegirako oinarrizko xaboi bana egiten ikasiko dugu. Irailaren 21a baino lehen eman behar da izena, 10€ ordainduta. Informazio guztia barruan ikusgai.


 

Lehenengo tailerra irailaren 23an, 17:00-19:00 bitartean, Karreaneko beheko aretoan. Bertan gorputz eta aurpegirako oinarrizko xaboi bana egiten ikasiko dugu. Oso erraz eskuratzen diren materialak erabiliz eta beti gastuei erreparatuz, modu errazean egingo ditugu xaboi hauek.

Parte hartzeko irailaren 21erako izen-ematea beharrezkoa da. Izena ematerekin batera 10 euroko kuota bat ordaindu beharko du parte hartzaile bakoitzak.

Izen-ematea:

www.zaldibia.eus-en

- Goizez udaletxean.

-Arratsaldez Karreanen.

 

10 €-ko kuota ordaintzeko:

  • ES61 2095 5075 11 1061226006 kontu korrontean. Kontzeptu gisa jarri: izen-abizenak gure etxean burujabe 1.
  • Txartelarekin:
  • Goizez udaletxean.
  • Arratsaldez Karreanen.