Herriarteko bertsolari txapelketa

Zaldibian emango zaio hasiera Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako bigarren faseari, apirilaren 17an, ostirala, 19:00etan herri antzokian. Bi talde ariko dira elkarren artean bertsotan: Alegiko "Boskatu" taldea eta "Zumarraga-Urretxu 1" taldea. Sarrerak eta informazio gehiago, jarraian.

 

Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako lehen fasea amaituta, bigarren faseari Zaldibian emango zaio hasiera. Alegiko Boskatu eta Zumarraga Urretxu 1-en arteko kanporaketa apirilaren 17an izango da, ostirala, Zaldibiako herri antzokian.

  • ORDUA: 19:00etan
  • LEKUA: Zaldibiako herri antzokian
  • TALDEAK: Alegiko Boskatu eta Zumarraga-Urretxu 1
  • SARRERAK: HEMEN 10€an (18 urtez azpikoentzat eta bazkideentzat 8€)

Apirilaren 18an, berriz, Zaharrak Berri eta Allepuntak kantatuko dute Azpeitian. Bigarren faseko bigarren asteburuko saioak hilaren 24an eta 25ean izango dira Hernani eta Soraluzezn, hurrenez hurren. Lehenengoan Hernani eta Txingudi A arituko dira, eta bigarrenean Leintz eta Xarmaginak.

Final aurrekoak maiatzaren 9an eta maiatzaren 16an izango dira, eta Aiako finala maiatzaren 30ean.