Apirilaren 29an, asteazkena, egingo da Zaldibiako festen diseinu eta antolakuntzarako lehen saioa, 18:00etan Karreaneko ganbaran. Herritar oro dago gonbidatuta. Saioan landuko diren gaiak eta jaietarako proposamenak egiteko formularioa, jarraian.
Urriaren hasieran ospatuko dira Zaldibiako Festak, eta antolaketa bilera egingo du festa batzordeak, apirilaren 29an, asteazkenean, 18:00etan. Herriko eragile eta norbanakoak biltzea eta guztien artean festei forma ematen hastea da asmoa. Hala, lehen lan saio horretan egitarauaren lehen zirriborroa egin eta txupinazoa botatzeko proposamenen inguruko iritziak bilduko dira.
Herriko hainbat talde eta eragileren ordezkariak izango dira bertan, baina herritar guztiak daude saiora gonbidatuta.
FESTA BATZORDEKO LEHEN BILERA
- EGUNA: Apirilak 29
- LEKUA: Karreaneko ganbaran
- ORDUA: 18:00etan
- JORRATUKO DIREN GAIAK
- Jaien egutegia
- 2025ko jaien balorazioaren errepasoa
- Talde eta norbanakoen ekarpenak jasotzea
- Egitarauaren lehen zirriborroa egitea
EKARPENAK EGITEKO DEIA:
Herriko jaiak guztien gustukoak izan daitezen, festa modu ezberdinetara bizi duten herritarrak bildu nahi dira bileran, guztien iritzia kontutan hartzeko. Ildo horretan, jaietako proposamenak egiteko formularioa jarri da herritarren eskura.
Proposamenak egiteko bide ezberdinak jarri ditugu aukeran: