Hilerria bisitatzeko jarraibideak

Igande honetan, azaroak 1, erlijiko katolikoaren jarraitzaileek Santu Guztien eguna ospatuko dute, eta Zaldibiako Udalak zenbait gomendio eta jarraibide zehaztu ditu, hilerriko joan etorriak erraztu asmoz.

Egun bereziak izaten dira honakoak, eta hilerrira bisitak ahalik eta modu egokienean egiteko eta jende pilaketak saihesteko, Zaldibiako Udalak hainbat jarraibide eta gomendio zehaztu ditu.

  • Bisitak astean zehar egitea edo iganderako ez uztea gomendatzen da, arrisku taldetakoak diren herritarrei bereziki.
  • Hilerrira bisitak, gehienez, sei pertsonako taldeetan egin ahal izango dira.
  • Sarreran gel desinfektatzailea eskura egongo da, sartzerakoan eta irteterakoan erabiltzea gomendatzen da.
  • Bisita laburrak egitea gomendatzen da, ordu erdi ingurukoak gehienez
  • Hilerri barruan jatea eta erretzea debekatuta egongo da
  • Covid-19ari lotutako osasun neurri orokorrak bete beharko dira:
    • Pertsonen arteko distantzia gorde beharko da, gutxienez 1,5 metrokoa
    • Uneoro maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da hilerrian ere, pertsonen arteko distantzia edozein dela ere
    • Covid-19arekin bateragarriak diren sintomak dituzten pertsonek etxean egon beharko dute, eta beraz, ezin izango dute hilerrira joan
    • Gogorarazten da herriko hilerrira, herrian bertan bizi direnak edo mugakide diren herrietakoak etor litezkeela aurreko astelehenean indarrean sartu ziren neurriak direla eta.