Ibarrazpin etxebizitza bloke berrirako aukera

Ibarrazpin bigarren etxebizitza bloke bat egiteko asmoa jakinarazi dio Grupo Arrasate taldeak Zaldibiako udalari. Promozio berri hau egingarria ote den jakiteko herritar interesatuen bila ari dira.

 

Jabetza pribatukoa den Ibarrazpiko lur sailean etxebizitza bloke berri bat eraikitzeko izapideak hasi ditu Grupo Arrasate taldeak. Proiektua aurrera eramateko ordea, interesa eduki dezakeen jendearen zerrenda bat osatu nahi du. 2 edo 3 gelako etxebizitzak izango omen dira, eta garajedunak.

Informazio gehiago jasotzeko bidali email bat donostia@grupoarrasate.com helbidera: izen-abizenak eta telefono zenbakia jarriz.

Bestetik, eta gai honekin jarraituz, etxebizitzaren inguruan emandako bestelako pausoak azaltzeko herri batzar bat egiteko asmoa du epe motzean Zaldibiako udalak, eta beraz, erne egon!