Asteazken honetan, hilak 10, Energia komunitatea sortzeko 3. bilera egingo da. 18:30ean izango da udaletxeko batzar aretoan eta, aurrekoetan bezala, herritar guztiei irekia. Ikusgai dituzue lehen bi bileretako aktak.
Gehiago
Tokian tokiko baliabideen kontsumo eredu arduratsu eta jasangarriari jarraiki, herritar guztiei irekitako energia berriztagarrien komunitatea eratzera goaz Zaldibian. Datorren asteazkenean, ekainaren 5ean, 18:30ean izango dugu lehen zita udaletxeko batzar aretoan. Informazio gehiago, jarraian.
Gehiago
Maiatzaren 29an, asteazkenarekin, herri lurren inguruko saio irekia egingo da, 18:30ean udaletxeko batzar aretoan. Herri lurren eremuan 2023an egin zirenak eta 2024tik aurrera egingo direnak landuko dira bertan: itxiturak, desbrozeak, landaketak, baso-lur erosketak eta abar.
Gehiago
Maiatzaren 23an, ostegunean, konpost banaketa egingo da auzo-konpostguneetako erabiltzaileen artean. Plazan izango da, 11:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Oharra: konposta etxera eramateko ontzi, poltsa edo zakua norberak eraman beharko du.
Gehiago
Eskola inguruko jolas eta atseden-guneak eraldatzeko bidean, beste esku-hartze bat jarri da martxan. Kanpo espazioko batzorde mistoan landuta eta diru-laguntzak eskuraturik, eskola eraikinaren eta kirol-zelaiaren arteko zirrindan abiatu dira lanak. Jarraian informazioa.
Gehiago
Otsailaren 20an, asteartean, Zaldibiako mugikortasun plana aurkeztuko da 18:30ean udaletxeko batzar aretoan. Jorratuko diren gaiak: plazaren eraldaketa, herri barruko trafikoa eta Zaldibia-Ordizia bidegorria. Zatoz!
Gehiago
Abenduko Osoko Bilkuran behin-behineko onarpena eman zitzaien 2024rako udal aurrekontuei, EH Bilduren aldeko bozkekin eta EAJ-PNVren aurkakoekin. Guztira 2.366.081,83€ko aurrekontua da. Urtarrilaren 23an, asteartea, azalpen saio irekia egingo da 18:30ean Herri Aretoan. Jarraian xehetasunak.
Gehiago
Urtero bezala, herri lurretako larreak antolatzeko garaia badator eta Igiruako larreetarako izen ematea zabaldu da. ABENDUAREN 22a da izena emateko azken eguna.
Gehiago
Asteazken honetan, hilak 22, energia garbia sortzeari buruz interesa duen orok hitzordua du arratsaldeko 18:30ean udaletxeko herri aretoan. Bertan izango ditugu Joseba Agudo eta Antonio Urbina, Nazertek Aholkularitzako zuzendaria eta Nafarroako Unibertsitateko irakaslea, hurrenez hurren.
Gehiago