Martxoaren 19an abiatu zen 24. Korrika Atharratzetik eta larunbat goizean iritsiko da Goierrira. Zaldibiari Ordiziako Otegi Enea auzotik Itsasondora arteko hainbat kilometro egokitu zaizkio, eta bertan parte hartu ahal izateko doako autobusa antolatu da larunbatean.
24. Korrika Euskal Herria zeharkatzen ari da eta larunbatean iritsiko da Goierrira. Zaldibitarrak giroan murgiltzeko hainbat ekintza antolatu ditu Korrika Batzordeak herriko eragileekin batera datozen egunetarako:
GAUR, OSTEGUNA
- 17:30etik aurrera, TALO FESTA Beti Gazte Elkartearen eskutik.
BIHAR, OSTIRALA
- 11:30ean, KORRIKA TXIKIA Eskolatik herrian barrena.
- 16:30etik 17:30era, ESKULAN TXOKOA plaza, Familia Elkartearen Eskutik.
- 18:30ean, Porrikaren zozketa plazan.
- 19:30ean, Kantu Jira.
LARUNBATA, martxoak 28, DENOK KORRIKARA!!!
- 11:15ean, Ordiziara joateko autobusa plazatik.
- 12:30ean, Korrika pasako da Zaldibiako lekuko-hartzeetatik.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
Antolatzaileek pasatako ordutegiaren arabera, 12:30 inguruan pasako da 24. Korrika Zaldibiako lekuko-hartzeetatik. Beraz, joaneko lehen autobusa 11:15ean aterako da Zaldibiako Plazatik, eta biltzen den jende kopuruaren arabera behar diren bidaiak egingo ditu. Bueltarako autobusa, berriz, Itsasondotik abiatuko da 13:15-13:30 aldean, eta geldialdia egingo du Alonsoneko industrialdean.
Autobus zerbitzua doakoa izango da, eta erabili nahi dutenek izena eman dezakete astean zehar Karreane Kultur Etxean, edo ostiral arratsaldean Korrika batzordeak jarriko duen mahaian. Dena dela, egunean bertan posible izango da autobusean joan-etorria egitea aldez aurretik izena emanda egon gabe ere.
ZALDIBIAKO LEKUKO-HARTZEAK
- 2982. KM. (Gudarien etorbidea, Oianguren Institutuko autobus geltoki parean). ZALDIBIAKO UDALA eta AUSA GAZTELU FAMILIA ELKARTEA
- 2983. KM. (Al Campo saltokiaren parean). ZUBIBURU ELKARTEA
- 2984 KM. (Aramako industrialdea sarreran, Alonso hornidurak parean). GAZTELU ELKARTEA
- 2985 KM. (Autobiako biribilgunea baino lehentxeago). BETI GAZTE ELKARTEA, ETXEKONEKOK, IZTUETA DANTZA TALDEA, ZAPIAK BAT ELKARTEA, ZEK eta ARDIKI KOFRADIA
- 2986 KM. (Autobia gaineko zubia pasata).ZABEL, TXANBOLINTEROAK, AUSA ZALDIBI FUTBOL TALDEA, GAILURRERANTZ MENDI ELKARTEA, OIN LUR IRRISTAKETA TALDEA, GAZTELUPE PILOTA KLUBA, AUSA ZALDIBI MENDI KLUBA eta ALMITZA ELKARTEA.