Landaketa asteburua otsailaren 18 eta 20an

Lardizabal Herri Eskolak, Gailurrerantz Mendi Elkarteak eta Zaldibiako Udalak landaketa asteburua antolatu dute otsailaren 18-20 astebururako. 18an eskolako ikasleek burutuko dute landaketa hilerri aurreko parkean. Otsailaren 20an Arkakako Elizbasoko herri lurretan landaketa herrikoia burutuko da. Aurrez eremua prestatzeko auzolana antolatu da otsailaren 12an.

 

LANDAKETA ASTEBURUKO EGITARAUA:

 

OTSAILAK 12 LARUNBATA: goizeko 9:00etan ELIZBASON. Landaketa asteburua PRESTATZEKO AUZOLANA. IZEN EMATEA whatsapp bidez 639 79 23 93 telefono zenbakira idatziz.

OTSAILAK 18 OSTIRALA: Eskola-orduan hilerri aurreko parkean gerezi ZUHAIXKEN LANDAKETA egingo dute haurrek.

OTSAILAK 20 IGANDEA: Arkakako Elizbasoko herri lurretan ZUHAITZ LANDAKETA HERRIKOIA herritar guztientzat.

Pago, haritz, astigar eta gerezi landareak landatuko dira eta horretarako norbere aitzurra ekarri behar da.

EGITARAUA:

  • 9:00etan IRTEERA plazatik oinez.
  • 10:30ean ARKAKAtik Elizbasora oinez.
  • 10:45etik aurrera LANDAKETA LANAK eta bere garaian HAMAIKETAKOA
  • 14:00etarako PLAZAra buelta