Martxoak 8, Emakumeen* Nazioarteko Eguna

Sistema heteropatriarkal kapitalistak gogor eragiten digu emakumeoi*:  edertasun hegemonikoaren preso gara, zaintza-lan ikusezinak (eta doakoak) egitera behartuta gaude, indarkeria matxistaren biktimak… eta abar luze bat, hamaika baitira emakume izendatuak garenok jasaten ditugun zapalkuntzak, den-denak dominazio beraren aurpegi ezberdinak dira, sistema honen biziraupenerako beharrezkoak direnak.

Pandemiak agerian utzi du feminismotik aspaldi aldarrikatzen ari zena: BIZITZAK ERDIGUNERA! Zaintza muturreraino ahuldu eta prekarizatu den honetan, bizitzari baldintza duin eta justuetan eustearen aldeko aldarria egiteko unea da. 

Datozen egunetan, Zaldibiako neska* eta emakumeok* kalera aterako gara. Saretzea, antolatzea eta borrokatzea dagokigu, bizitzak erdigunean jarriko dituen herria gaurdanik eraiki behar dugulako. Hemen badelako indar bat, badelako herri bat.

MARTXOAK 5, larunbata:

  • 10:30ean, plazan, TTIPI-TTAPA MOREA ibilaldi feministaren hasiera. Hemen izen-ematea.
  • 13:00etan, plazan, EKITALDIA eta ARGAZKIA.
  • Iluntzean, POTEO MUSIKATUA. 

MARTXOAK 6, igandea:

  • 18:00etan MAITASUNAREN MATERIA(LAK) antzerkia Antzokian.

MARTXOAK 8, asteartea:

  • 12:00etan, plazan, ELKARRETARATZEA Udalak deituta.
  • 18:30ean, plazatik abiatuta, KOTXE KARABANA Ordiziara.
  • 19:00etan Ordiziako plazan elkartu eta MANIFESTAZIOA herrian zehar. Ondoren, EKITALDIA Barrena parkean. 
  • 21:00etan AFARI FEMINISTA Joxepanen. Tikeak Joxepanen salgai. 

Gaur borroka, bihar iraultza feminista!