Oharra: Igirua herri-mendian baimendutako motordun ibilgailuak soilik

Zaldibiako Udalak azken hilabeteetan Igirua herri-mendiko lurretan dabiltzan motorren joan-etorriaren areagotzea ikusirik, herritarrei ondorengoa gogorarazi nahi die:

 

IGIRUAN GUZTIZ DEBEKATUTA DAGO MOTORDUN IBILGAILUEKIN IBILTZEA. Salbuespena dira horretarako Udal baimena dutenak eta kasu hauetan pistatik ibili behar da, inola ere ez pistaz kanpo.

 

Guztiona den ingurunearekiko arduraz eta errespetuz jokatzeko deia egiten dugu. Bestela, Udalak beste neurri batzuk hartuko ditu.