Olakosaiko itxitura puskatu dute behin eta berriz

Gaur goizean jakinarazi digute Olakosaiko itxitura berriro puskatu dutela. Eguerdiko 12etarako konpondu eta arratsaldeko 15:30etarako berriz moztu eta lapurtu dute eremua ixteko erabilitako katea.

Zaldibiako Udalak Olakosaiko eremuan motordun ibilgailuen joan etorria mugatzeko jarrita dagoen itxitura, behin beino gehiagotan konpondu behar izan du azken hilabeteetan. Gaurkoan enegarren aldiz puskatu dute ezezagunek herri mendirako sarbidea erregulatzen duen itxitura. Gainera langa isteko giltzarapoa ere nahita zabalik utzia zegoela ohartu gara.

Zaldibiako Udalak gai honen inguruko gertaeren larritasuna ikusita tamainako neurriak hartuko ditu. Hesia behar bezela konpontzetik hasi eta bertako erabiltzaileen gaineko jarraipena zorrozteraino. Zentzu honetan naturgune bezala izendaturiko landa eremu hau babesteko deia luzatzen die Zaldibiako Udalak herritarrei.