'Supituki' antzerki emanaldiko sarrerak, salgai

Antzerkia eta bat-batekotasuna oinarri izango ditu Supituki taldearen emanaldiak. Martxoaren 1ean izango da saioa, 18:00etan hasita. Sarrerak salgai daude jada kultur Etxean (5€).

 

Supituki antzerki taldea Zaldibiako Herri Antzokiko oholtzara igoko da martxoaren lehenean, Korrika Kulturalaren barruan. Supituki, bat-batean sortu dute saioa, antzerki inprobisatuan oinarritutako emanaldia izango delako, eta prozesu horretan ikusleak ere izango dituzte bidelagun. Emanaldiko sarrerak salgai egongo dira 5€tan aldez aurretik Kultur Etxean, eta egunean bertan antzokian, saioa hasi baino ordu erdi lehenago.

 

Emanaldia: SUPITUKI ANTZEZLAN INPROBISATUA

Eguna: MARTXOAK 1, IGANDEA

Ordutegia: 18:00etan

Kokalekua: Zaldibiako Herri Antzokian