Telefono mugikorrarekin Google Aplikazioak erabiltzeko ikastaroa

Telefono mugikorrarekin Google Aplikazioak erabiltzeko ikastaroa: Gmail, Google Maps, argazkiak, egutegia,… Karreaneko KZ gunean

Ikastaroan landuko diren gaiak:

  • Google aplikazio ezberdinak ezagutu.
  • Google kontua bere aplikazio guztietan kudeatzeko gaitasuna hartu.
  • Email-ak bidaltzen, jasotzen, ezabatzen, artxiboak gehitzen... ikasi.
  • Google Maps-en zure ibilbidea planifikatzen eta aukera desberdinak erabiltzen ikasi.
  • Google Argazkiak eta bere erremintak erabiltzen ikasi.
  • Artxiboak lainora igotzen, deskargatzen eta partekatzen ikasi.
  • Oharrak eta zerrendak idazten eta gordetzen ikasi
  • Egutegiak kudeatzen ikasi.

Ikastaroko datak: 2022ko urtarrilaren 19tik 31ra.

Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara

OHARRAK:

  • Izena Kultur etxean eman behar da, urtarrilak 14 baino lehen, ostirala barne.
  • Ikastaroa Karreane Kultur etxean izango da eta doan da.