Trafiko oharra: Ostegunean, ostiralean eta larunbatean Santa Fe kalea itxiko da

2022ko ekainaren 30, uztailaren 1 eta 2an Gazte Asanbladak antolatuta, Zaldibiako Gazte Festak direla eta ibilgailuen joan etorrian eragingo duten hainbat neurri hartuko direla jakinarazten dugu. Santa Fe kalea itxiko da ibilgailuentzat Mediku etxetik (Santa Fe 21) Mariaundi (Santa Fe 45ra) zehazturiko egun eta orduetan.

EREMUA:

  • SANTA FE KALEA 21etik (Itoitz etxetik)
  • SANTA FE KALEA 45ra (Mariaundi)

ORDUTEGIA:

  • Osteguna, ekainak 30, 18:30etatik 23:00ak arte
  • Ostirala, uztailak 1, 18:30etatik goizaldera arte.
  • Larunbata, uztailak 2, 18:00tatik goizaldera arte.

GARRAIO PUBLIKOA: Zehazturiko egun eta orduetan, autobusak Arreseneko geltokira iritsi eta bertatik aterako dira.

 Zaldibian, 2022ko ekainaren 28an.