TTIPI-TTAPA MOREA! Zaldibiako ibilbide feminista

Zaldibiako Udalak eta Aske talde feministak laugarren urtez antolatu dute ekintza hau. Aurtengoa martxoaren 9an izango da, larunbata, 10:30ean. Izen ematea irekita dago martxoaren 4ra arte eta albiste honetako formularioaren bidez edo Karreane Kultur etxean egin daiteke. Iaz bezala hiru modalitateetako bat aukeratu beharko da: korrika, oinez edo ibilbide egokitua.

 

Ibilbideak iazko berdinak izango dira: korrika edo oinez egiteko ibilbideak  5 km inguru izango ditu; egokitua motzagoa izango da eta bestelako oztopo fisikorik gabekoa.

Ibilbidea egiterako lehenik parte hartzaile guztiek beroketa batzuk egingo dituzte, ondoren neska eta emakume bakoitzak nahi duen moduan egingo du Ttipi-ttapa eta hau amaitutakoan plazan ekitaldi bat egongo da.

Ostean, talde feministak bazkaria antolatu du Gaztelu elkartean.  Tiketak Joxepanen daude salgai.

Bazkarira joateko ez da beharrezkoa izango TTIPI-TTAPA MOREA!n parte hartzea.

Eguna gerturatu ahala, ibilbidearen eta ordutegiaren informazioa helaraziko zaie parte hartzaile guztiei.

 

Goazen kaleak arduraz, kolore morez eta aldarriz betetzera!

 

OHARRA: Egun horretako lan ezberdinak egiteko boluntarioak ere beharko ditugu, beraz, laguntzeko prest bazaude eman izena HEMEN edo Karreane kultur etxean.

Ttipi-ttapa morean parte hartzeko, esan bezala, jarraian duzuen formularioan edo Karreane kultur etxean eman izena.

2024ko Ttipi-Ttapa morea! - IZENA EMATEKO AUKERA HEMEN

Izen-emate orria: bete jarraian ageri diren datuak