Martxoaren 7an ospatuko da Zaldibian Ttipi-Ttapa morearen VI. edizioa. Urtez urte sendotzen ari den hitzordu honek aldarrikapena eta giro paregabea uztartuko ditu beste behin, martxoaren 8aren atarian. Jarraian, informazio guztia.
EGITARAUA:
10:30 – Beroketa plazan
11:00 – Ttipi-ttapa morea
13:00 – Ekitaldia plazan
14:30 – Bazkaria Gaztelu elkartean
Eta ondoren… poteo girotua!
Goazen kaleak arduraz, kolore morez eta aldarriz betetzera!
OHARRA: Egun horretako lan ezberdinak egiteko boluntarioak ere beharko ditugu.
Laguntzeko prest bazaude EMAN IZENA HEMEN edo Karreane kultur etxean.