Maiatzaren 20an, asteazkena, 18:00etan, “Zahartu bai baina, non eta nola?” izeneko solasaldia egingo da udaletxeko azpiko Topalekuan, Ximurrak Xamur adineko emakumeen ahalduntze programaren baitan. Zahartzaroari buruzko hausnarketa partekatua egingo da ikuspegi gertuko eta ahalduntzailetik, Iraide Robles eta Irati Mogollonekin.
Solasaldian Iraide Robles eta Irati Mogollon ariko dira hizlari gisa. Biek urteak daramatzate zaintzaren, komunitatearen eta ongizate emozionalaren inguruko lanketan, eta esperientzia eta ikuspegi aberasgarriak partekatuko dituzte bertaratutakoekin.
Gizarte eta komunitate arloko lanketan esperientzia duen profesionala da. Emakumeen ahalduntzea, zaintza sareak eta ongizate emozionala ditu lan-ildo nagusi, eta hainbat proiektutan parte hartu izan du ikuspegi feminista eta komunitariotik.
Gizarte dinamizazioan eta parte-hartze prozesuetan aritzen da, bereziki adineko pertsonen ongizatearekin eta komunitate-loturekin lotutako egitasmoetan. Tailer, solasaldi eta hausnarketa espazioetan esperientzia zabala du, eta zaintzaren eta bizitza duinaren inguruko gaiak lantzen ditu.
Herritar guztiak gonbidatuta daude solasaldira gerturatzera eta hausnarketa partekatu honetan parte hartzera.