Zaldibiako festak 2026

Gaur zortzi hasita, aurten urriaren 1, 2, 3, 4 eta 10ean ospatuko ditugu Zaldibiako festak. Hemen duzue azken hilabeteetan herriko eragile eta norbanakoekin batera egositako egitarau zabala. Dagoeneko etxean jasoko zenuten euskarriaren bertsio digitala duzue hau.

 

URRIAK 1, OTEGUNA (jaien hasiera)

  • 18:30ean Festak hasi aurreko KALEJIRA, HERRIKO GOIZTIRI TXARANGA ETA TXANBOLINTERO TXISTULARIen doinuekin, ERRALDOIEK eta DANTZARIek alaiturik, PLAZATIK ABIATUTA herrian barrena.
  • 19:00etan TXUPINAZOA udaletxeko balkoitik. Jangelako langileek botako dute festei hasiera emango dien txupina.
  • Ondoren, ERRALDOIAK, BURUHANDIAK eta herriko GOIZTIRI TXARANGA.
  • 20:00etan MONDEJUA dastatzeko aukera herriko plazan, ardoz eta musikaz lagundurik. Pintxoa: 1€. Bildutako dirua dohaintzan emango zaio Lardizabal Eskolako Jangelari.
  • 21:00etatik 22:30era OILAR BELTZAK taldearekin dantzaldia.
  • 23:30etik 01:30era DJ NAZAren saioa

URRIAK 2, OSTIRALA (HAURREN KUADRILLA EGUNA - barrakak 1€)

  • 11:30etik aurrera haur eta gaztetxoentzat txokoak plazan, Txatxilipurdiko lagunen eskutik:
    • 0-4 urte artekoen esperimentazio gunea
    • Jolas erraldoiak: yenga, igela, twister, toka...
    • Txapa eta poltsak margotzeko tailerrak
  • 12:00etan JUBILATUEN MOKADUA
  • Eguerdia girotzeko: Bertsolari eta trikitilariak
  • 14:00etan, HAURREN ETA GAZTETXOEN BAZKARIA plazan, LH1etik DBH2ra arteko haurrentzat.
  • 16:00etan DJ KAKTUSen emanaldia
  • 17:00etan HAURREN PLAY-BACK JAIALDIA, Ausa-Gaztelu Guraso Elkarteak antolatuta.
  • Zaldibiako Gazte Asanbladak antolatuta:
    • 18:30ean KUADRILLEN ARTEKO HERRI KIROL ERRONKA, Gazte Asanbladak antolatuta
    • 22:30ean BURRUNTZI erromeria taldearen KONTZERTUA
    • 00:30ean DERRUNBE taldearen kontzertua
    • 02:00etan DJ ZAZAren emanaldia

URRIAK 3, LARUNBATA (MOZORRO EGUNA)

  • 11:00etan BURUHANDIEN KALEJIRA herriko txistulariek lagundurik.
  • 11:00etatik aurrera ARROZ PRESTATZE HERRIKOIA plazan.
  • 13:00etan MOZORROTUEN BILKURA ETA ARGAZKI GUNEA.
  • 14:30ean ARROZ BAZKARI HERRIKOIA plazan. Norberak egin behar du arroza plazan edo etxetik eginda ekarri. Su txapak, txotxa eta ardoa Udalak jarriko ditu. Izen-ematea irailaren 10a baino lehen egingo da Karreanen edo zaldibia.eus-en.
  • Bazkaloste girotua: kantu-saio herrikoia, mozorrotuen emanaldiak SARI POTOLOAren bila eta sorpresa gehiago.
  • 19:00etan ZUTIK ELEKTROTXARANGA
  • 23:30etik 03:30era  MUXUTRUK taldearen kontzertua.

URRIAK 4, IGANDEA

  • 12:00etatik 14:00etara ANIZTASUN FESTA plazan, Etxekonekok Elkarteak antolatuta. Herrian ditugun kultura ezberdinetako kideek eskainitako janari dastaketa eta azoka.
  • 18:00etan MIKRA ZIRKUS ikuskizuna.
  • Ondoren KANTU-JIRA herrikoia.

URRIAK 9, OSTIRALA

  • 16:30etik 18:30era HERRIKO PILOTA TXAPELKETAKO partidak.
  • 18:30ean DANTZA EMANALDIA plazan, Iztueta Dantza taldearen eskutik.  

Xirika Kultur Elkarteak antolatuta:

  • 19:30ean PATATA TORTILLA LEHIAKETA.
  • 21:00etan Tortillen aurkezpena eta AFARIA.
  • 23:30ean ANDONI OLLOKIEGIren kontzertua.

URRIAK 10, LARUNBATA (KUADRILLA EGUNA)

  • 11:00etan HERRIKO TXANBOLINTERO TXISTULARIEN GOIZ-DEIA kaleetan zehar.
  • 11:00-13:30 eta 16:30-19:30 PUZGARRIAK haur eta gaztetxoentzat Restin.
  • 13:00etan KUADRILLEN IRTEERA plazatik JUN DA JO TXARANGAREKIN herriko kaleetan zehar.
  • 14:30ean KUADRILLEN EGUNEKO BAZKARIA plazan, Biziola Kooperatibak eskainia. Txartelak herriko tabernetan salgai IRAILAREN 27ra arte, 15-20€an.
  • 18:00etan, KUADRILLEN ARTEKO JOKOAK eta jarraian KALEJIRA herrian zehar txarangak giroturik.
  • 21:30etik 23:00etara KILIMAK euskal rumba taldearen kontzertua.
  • 00:00etatik aurrera ZATEKEEN erromeria taldearen saioa.
  • 02:00etatik aurrera, DJ SIWANABA.

 

2025eko JAIETAKO ARGAZKIAK

2025 Zaldibiko Festak - Argazki guztiak