Zaldibiako haurren Kantu taldean izena emateko epea irekita

Klara Mendizabal sopranoa da taldeko zuzendaria, eta saio dinamiko eta atseginak eskaintzen ditu ostiraletan, 16:05etik 16:50era bitartean, Kimuene kultur gunean. Izen-ematea zabalik izango da uztailaren 10era bitartean. Informazio gehiago, jarraian.

 

Pasa berri den ikasturtean abiatu zen Zaldibian haurren kantu taldea Ordiziako Musika Eskolarekin elkarlanean, eta oso harrera polita izan du herrian. Klara Mendizabal sopranoa da Zaldibiako Kantu Taldearen zuzendaria, eta datorren ikasturtean ere haur eta nerabeen artean kanturako zaletasuna sustatzen jarraituko du, parte-hartzaileen gustuko abestiak landuz. Hala, taldean parte hartu nahi duten haur eta gaztetxoek izena emateko epea zabalik izango dute uztailaren 10era bitartean Ordiziako Musika Eskolan. Horretarako, info@musikaeskola.eus helbidera idatzi edo 943 888752 telefono zenbakira hots egin dezakete.

  • Norentzat: 8-16 urte arteko haur eta gazteentzat.
  • Noiz eta non: ostiraletan, 16:05etik 16:50era Kimuenen;
  • Prezioa: musika eskolako ikasleentzat doakoa. Ikasle ez direnek prezioa kontsultatu dezakete musika eskolan.
  • Izen-ematea: musika eskolaren bidez.