Zaldibiako Mediku Etxea abian astelehenetik aurrera

Osakidetzaren berrantolaketaren barruan herri txikietako Mediku Etxeak itxita egon ondoren, Zaldibiakoa martxan jarriko da ekainaren 1etik aurrera. Jarraitu irakurtzen.

Datorren astelehenetik herrian bertan izango dugu kontsultategi zerbitzua, ia hiru hilabeteren ondoren. Zaldibiako Santa Fe kaleko 21A helbidean eta ITOITZ bezala ezaguturiko etxean kokaturiko osasun kontsultategia abian jarriko da.

OSASUN ARRETA ZERBITZUA ZALDIBIAKO KONTSULTAN:

Orain arte bezala arreta jaso ahal izateko telefonoz deitu beharko da Ordiziako Zentrura: 943 007 635.  Lehen balorazioa egin ondoren, beharrezko balitz Zaldibiako mediku edo erizainarekin zuzeneko deia bideratuko da. Kasuaren arabera, aurrez aurreko kontsulta emango da, Zaldibiako kontsultategian bertan. 

Horretarako honako oharrak kontuan izatea eskatzen da:

 

- Mediku Etxera Santa Fe kale aldeko atetik sartu beharko da orokorrean. Ezinduen kasuan, atzeko aldeko sarrera egokitua. 

- Emandako hitzordurako puntual joatea eskatzen da eta sarrerako atean bertan itxarotea, administrariak atea ireki arte. 

- Musukoa edo maskarila jantzita eraman eta bertan ematen zaizkigun jarraibideei kasu egin.

- Komuna itxita egongo da, larrialdiak salbu.