Zaldibiako Udala Atzegizalea da!

Atzegik, adimen desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien elkarteak, aurten abian duen sentsibilizazio kanpainan parte hartuko du Zaldibiako Udalak. Datozen egunetan, “Udal hau Atzegizalea da. Eta zu?” leloa daraman murala egongo da zintzilikatuta udaletxeko balkoian.

Kanpainaren helburua da “adimen desgaitasuna duten pertsonek bizi dituzten egoera ezberdin eta anitzak plazaratzea”. Atzegizale izateko “ezinbestekoa da adimen desgaitasuna duten pertsonak diren bezala onartzea, errespetuz tratatzea eta gizarte inklusio erreal baten alde lerratzea”. Zaldibiako Udalak bat egiten du helburu horiekin eta gizarte sentsibilizatuago eta inklusiboago bat lortzeko lanean jarraituko du.

Lotura: www.atzegi.eus