Zaldibiako Udalaren IRUDI BERRIA aukeratzeko prozesua

Zaldibiak Udal Eraikin berria izango du aurki eta "Zaldibia" izenaren benetako esanahitik eta herritarrengandik gertuago egongo den irudi berri bat lantzeko une egokian gaudela uste dugulako abiatu dugu prozesu parte hartzailea. Egungo egoeran badakigu ez dela herritarren kezka nagusia, baina arriskuan inor jarri gabe eta prozesua osasun neurriekin uztartuz, egingarria dela uste dugu.

Irudi berria izango denaren hautaketa herritarren partaidetza bidez egingo du Udalak, ezin du bestela izan.

  1. Osoko Bilkurak eman dio hasiera prozesuari eta emaitza errespetatzeko konpromisoa hartu du
  2. Jarraipen mahaia osatu da, prozesuaren gidari eta bermea izango dena, eta herritarrengandik jasotakoa kudeatuko duena.  
  3. HERRITARREN 1.go TXANDA: etxeetara banatu eta sare sozialetatik zabalduko den informazioa jaso eta GALDETEGIA betetzea. Paperezko euskarrian  Kultur Etxean duzu eskura eta bertan jarriko den kutxan sartu beharko da azaroaren 27 baino lehen.
  4. Galdetegiko iritziak baloratu ondoren hautaketa aldia deituko du mahaiak. Hori izango da HERRITARREN 2. TXANDA: abenduaren 14tik 20ra, Karreane Kultur Etxean egingo den HAUTAKETA-ALDIA. Zaldibian erroldatuta daudenek izango dute bozka emateko aukera.
  5. Bozkatuena izan den irudia Osoko Bilkurara emango du jarraipen mahaiak udalbatzak berretsi dezan.

SAKATU HEMEN galdetegia betetzeko