'Zuhaitzak eta Arbolak Euskal Herrian' liburu aurkezpena

116 zuhaitz eta arbola espezieren inguruko informazioa biltzen duen lanaren aurkepena egingo dute bihar, asteartea, Jakoba Errekondok eta Markel Arriolabengoak. Zaldibiako udaletxe azpiko Topalekuan izango da, 18:00etan hasita.

 

Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian liburuan 116 zuhaitz eta arbola espezieren inguko informzioa jaso dute Jakoba Errekondok eta Markel Arriolabengoak, horietako bakoitzaren ezaugarriak, ekologia, gaitzak, sinesmenak, eta Euskal Herrian izan dituzten erabilera tradizionalak zehaztuz. Informazioa osatzeko milatik gora argazki ere bildu dituzte liburuan. Hala, Euskal Herriko zuhaitzak et arbolak sakon ezagutu nahi dituzten herritarrek, bihar izango dute horretararako aukera, 18:00etan hasita Zaldibiako Topalekuan (udaletxe azpiko aretoan). Errokondo eta Arriolabengoa bertan izango dira, beraz, gaiarekin interesa duten herritarrentzat aukera paregabea izango da liburuarekin egileekin ezagutza partekatu eta galderak egiteko.

Ekitaldia: Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian liburu aurkezpena

Noiz: 18:00etan

Non: Topalekuan (Udaletxe azpiko aretoan)