Zure platerean hasten da mundua

Lardizabal Herri Eskolaren eta Zaldibiako Udalaren eskutik, “Zure platerean hasten da mundua” proiektua herritarrei zabalduko zaie. Eskolako LH 1, 2 eta 3 mailetako ikasleek unitate didaktikoa landuko dute  aste honetan, eta asteazkenean, azaroaren 30ean, dokumentala herritar guztientzat ikusgai izango da, 18:30ean udaletxeko herri aretoan.

 

“Zure platerean hasten da mundua” dokumentala Landarlan Ingurumen Elkarteak eta On Produkzioak elkarlanean egindako lana da. Kontsumo ohitura arduratsuen inguruko hausnarketa bultzatu nahi du. Euskal Herriko txoko ezberdinetako ekoizle eta baserritar txikiek dute protagonismoa.

 

Bestalde, ikus-entzunezkoari haize freskoa ematen dioten zenbait pasarte ere tartekatzen dira. Pasarte horien protagonistak dira, aski ezagunak dira: Andoni Aizpuru eguraldi iragarlea, Goazen telesaileko Maria Redondo aktorea eta Maitena Salinas aktore, irrati esatari eta beste hainbat lanetan ere aritzen den emakumea. Hirurek beteko dute Hernaniko “Diametro 200” jatetxeko mahaia, eta bazkari atsegin bat baliatuz solasaldi interesgarri bat mantenduko dute.

 

DOKUMENTALA IKUSGAI:

NOIZ: azaroak 30, asteazkena

ORDUA: 18:30ean

LEKUA: Udaletxe azpiko Herri Aretoan

Dokumentala eta solasaldi txikia, sagardo eta gaztaz lagundurik.

 

Hemen aurrerapen bideoa ikusgai:

Zure platerean hasten da mundua_Teaser from ON Produkzioak on Vimeo.